GUNEAK

Zaldibar

Arrasate

Arrasateko tren geltoki zaharraren parean dago kokatuta Zaldibar gunea. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza ematen da bertan.

Lanbide Heziketan esperientziadun eta egoera berrietara moldatzen dakien profesional taldea dugu. Pertsona erdigunean jarrita, bizitzako erronkei aurre egingo dieten eta gizartea eraldatuko duten profesionalak heztea da gure helburua. Horretarako bidelagun ditugu bailarako kooperatiba, enpresa eta erakundeak.

ZALDIBAR-Aitor Guridi

GUNEKO ARDURADUNA Aitor Guridi

lanbide-03
banerra_EUS

Zatoz gu ezagutzera!

Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.

sukaldaritza2
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

Sukaldaritza

Sukaldaritza zikloan, ikasleek bizitza pertsonal zein profesionaleko egunerokotasunean oso baliagarriak izango zaizkien gaitasunak lantzen dituzte sukaldean zein sukaldetik kanpo.

Esperientziadun irakasle talde egonkor eta motibatuak osatzen du lan-taldea, eta aukera dagoenean, ikasleei ahalik eta kontestu errealenak eskaintzen zaizkie beti ere pertsona bera erdigunean jarriz.

Ziklo hau oso praktikoa izateaz gain, OLH-ko ikasle tipologiarako esperientzia positibo eta aberasgarria izan ohi da, besteak beste, emaitza dastatzen delako.

Zikloak 2000 orduko iraupena du eta ondoko atalez dago osatuta:

  • Tailerra
    • Arlo praktikoa
    • Arlo teorikoa
  • Formakuntza orokorra
    • Zientzia aplikatuak
    • Komunikazioa eta Gizartea
  • Tutoritza
  • Ekintza gehigarriak
  • Enpresetan praktikak
Sukaldaritza ondoren zer?

Behin zikloa bukatu ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluaz gain, DBHko titulua lortuko du ikasleak, eta honekin, erdi maila edo batxilergora joateko aukera izango du.

eraikuntzen-mantenua-2
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

Eraikuntzen mantenua

Etxebizitza bateko oinarrizko konponketa eta mantenua egiten ikasten dute ikasleek ziklo praktiko honetan. Hala ere, gaitasun teknikoez gain, bizitza pertsonalerako oso baliagarriak izango zaizkien beste gaitasun batzuk ere landuko dituzte, ekipo profesional konprometitu baten eskutik eta beti ere pertsona erdigunean jarriaz.

Argi-indar, iturgintza, arotzeria eta margoketa lanetan trebatzen dira ikasleak besteak beste eta zikloa amaitzean ikasleak etxebizitza zein erakundeetan egin beharreko konponketa eta mantenuko oinarrizko lanak egiteko prest egongo ohi dira.

Zikloak 2000 orduko formazioa dauka eta  honela osatua dago:

  • Tailerra
    • Arlo praktikoa
    • Arlo teorikoa
  • Formakuntza orokorra
    • Zientzia aplikatuak
    • Komunikazioa eta Gizartea
  • Tutoretza
  • Ekintza gehigarriak
  • Enpresetan praktikak

 

Eraikuntzen Mantenuaren ondoren zer?

Behin zikloa bukatu ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluaz gain, DBHko titulua lortuko du ikasleak, eta honekin, erdi maila edo batxilergora joateko aukera izango du.

osagarriko-programa2

Eskolatze Osagarriko programa

Eskolatze Osagarriko Programak salbuespenezko neurriak dira, eskolara egokitzeko zailtasunak dituzten edo gizarte-egoera berezietan dauden 14-15 urte bitarteko ikasleei erantzuna emateko aurreikusiak.

Programa honen helburua da ikasleei beren hazkunde pertsonalerako, ohiko sistemara berregokitzeko edo ondoren Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketetara sartzeko baliagarriagoak diren ikaskuntzak erraztea, DBHko oinarrizko gaitasunei uko egin gabe.

Eskolatze Osagarriko ikasleak jatorrizko ikastetxean jarraitzen du matrikulatuta, eta modu pertsonalizatuan adosten da ikastetxearekin ikasketak jardunaldi osoan edo partzialean egingo dituen gurekin eta baita ikasturteko jarraipena ere.

Edonola ere, programa honetan dugun esperientziari esker, curriculumaren arlo instrumentalak lehenetsiko dira, landutako gaiak beharraren arabera egokituz.

Orientazioa

Orientazioa

Ikastolako Orientazio Taldea osatzen dugun profesionalok ikasleei, familiei, irakasleei eta ikastolari  orokorrean akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen  diegu. Ikastola kooperatiba osatzen dugun  guztiok ekitatez eta kalitatez bertako bizitzan presentziarako, parte-hartzeko eta lorpenak  ahalbidetzeko aukerak  bermatzen laguntzen dugu.

Ikasle bakoitzaren izatea kontutan hartuz eta ikuspegi inklusiboa oinarria izanik,  esperientzia aberats eta askotarikoak bizitzeko testuinguruak antolatzen laguntzen dugu adina eta egitasmoaren arabera.

Instalakuntzak

Instalakuntzak

  • Elektrizitateko tailerra.
  • Aroztegiko tailerra
  • Iturgintzako tailerra
  • Sukaldea
  • Gela arruntak
  • Kanpo espazioak
DGLS (Debagoienako Lan-Sarea)

DGLS (Debagoienako Lan-Sarea)

Langabezian eta egoera zaurgarrian dauden pertsonak lan merkatuan txertatzea du helburu Debagoienako Lan-Sareak eta haren bitartez, proiektuko parte diren norbanako bakoitzaren egoera aztertu eta bakoitzaren beharretara egokitutako laneratze ibilbide integralak eskaintzen ditugu. Hala, Lanbide Heziketako hezkuntza zentroez gain, gizarte mailan lan egiten duten entitateak –Sartu, Daiteke, LHL Lanbide Heziketaren Lagunak Elkartea eta Kalexka– ere ari dira proiektuan lanean.