GUNEAK

Ferixalekua

Arrasate

Arrasate erdigunean kokatuta dagoen gunea da Ferixalekua. Bertan PRO egitasmoaren zati bat (Lanbide heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloak) eta zerbitzu orokorrak daude kokatuta.

Lanbide Heziketan (PRO egitasmoa), esperientziadun eta egoera berrietara moldatzen dakien profesional taldea dugu. Pertsona erdigunean jarrita, bizitzako zein lan munduko erronkei aurre egingo dieten eta gizartea eraldatuko duten profesionalak heztea da gure helburua. Horretarako bidelagun ditugu bailarako kooperatiba, enpresa eta erakundeak.

FERIXALEKUA-Benat Irazabal

GUNEKO ARDURADUNA Beñat Irazabal

lanbide-03
banerra_EUS

Zatoz gu ezagutzera!

Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.

Pro-0-gizarte-kirol-animazioa
GOI MAILA

Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza

Aisialdi eta kirol jarduera anitzen antolaketa eta dinamizaziorako konpetentziak garatzen dira ziklo honetan.

Lan munduan integratu nahi duen ikasleak, Aisialdiko monitore batek  edo haur zein nagusien entrenatzaile batek izan beharko lituzkeen ezagupen, trebetasun eta esperientziak eskuratzen ditu metodologia aktiboetan lan eginez. Kirol jarduera anitz praktikatuz eta kasu praktiko errealetan beraien proiektuak dinamizatuz ikasten dute ikasleek.

Aisialdiko monitore, igerilekuetako sorosle eta beste hainbat kirol jardueretan aritzeko monitore edota entrenatzaile tituluaren jabe izaten dira gure ikasleak.

Ikasten jarraitu nahi izanez gero edota unibertsitaterako ibilbidea ireki (Irakasletza, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak, Fisioterapia,...), aukera paregabea eskeintzen du ziklo honek. Unibertsitateko graduetarako notaren bila, ikasleari orientazio eta laguntza ematen zaio bere helburuak lor ditzan.

Ikaslea erdigunean kokatzen da, bera da protagonista, eta irakasleak, hor izango dira beti konfiantzazko bidelagun, ikaslearen helburuak lortzen lagunduz.
Etxean bezela sentiaraziko zaituen gunea, giroa eta pertsonak aurkituko dituzu bertan.
2 ikasturte zoragarri, dibertigarri eta esperientzia aberasgarriz beteak pasatuz, zure etorkizuneko proiektuari bidea irekitzeko aukera izango duzu bertan.

“Zugan sinisten dugulako, gugan sinistu dezakezu”

“Amesten duzun zure etorkizuneko proiektua gauzatzen lagunduko dizugu”

Ezaugarriak
  • Aisialdiko kirol jarduera,  irteera eta  praktika asko.
  • Gelako giro ezin hobea, ikasleen artean eta irakasleekin.
  • Unibertsitatean sartzeko behar den giltza lortzeko aukera paregabea.
  • Ikaslea benetako protagonista, irakasleak konfiantzazko bidelagun.
  • Konpetentziak garatzeko, erronken bidezko metodologia aktibo eta kooperatiboa.

Erakunde eta enpresa lagunak

Pro-0-osasun-larrialdiak
ERDI MAILA

Osasun-larrialdiak

Titulu honekin anbulantzietan (itunduak, OBE, BEA) eta telefono bidezko laguntza zentroetan (koordinazio zentroak, telelaguntza, suizidioan laguntzeko telefonoa) lan egin ahal izango duzu

Etengabeko formakuntzan dagoen esperientziadun talde motibatuak osatzen du irakasle taldea eta teknologia berrien erabilpenaren bidez irakasgaiak ahalik eta modu praktikoenean lantzen dira. Inguruko erakunde, kooperatiba eta enpresekin elkarlanari esker, zikloa amaitzeko, lantokietan 380 praktika ordurekin borobiltzen da formakuntza.

Besteei laguntzen gozatzen baduzu eta zure etorkizuna horretara bideratu nahi baduzu , hau da zure zikloa!

Ezaugarriak:
Pertsonekin lana egitea gustoko izan behar duzu, gomendagarria da, halaber, enpatia duen pertsona izatea, behatzailea, lasaia eta pazientea.

  • Pertsonalizatutako arreta
  • Ikasketa praktikoak, gure tailerretan ematen dugu denbora gehiena kasu praktikoak ebazten
  • Goi mailarako ikasketetarako zubia. Ikasle asko beste ziklo bat egitea erabakitzen dute.
  • Konbalidazio ugari egiteko aukera lanbideko ziurtagiriak izan ez gero (osasun garraioa edo biktima anitzendako eta katastrofeetako osasun arreta)
  • Gurutze gorrian bolondres izateko aukera
  • Esperientziadun irakasle talde motibatua.

Erakunde eta enpresa lagunak

Pro-0-mikroinformatika
ERDI MAILA

Mikroinformatika sistemak eta sareak

Informatikaren oinarria lantzen da heziketa ziklo ertain honetan. Ordenagailuetako ohiko arazoak konpontzen, mahaigaineko ordenagailu zein eramangarriak  muntatzen eta desmuntatzen, sistema eragileak (Instalazio, mantenimendu eta optimizazioa) eta hauekin loturiko hainbat software  instalatzen eta konfiguratzen, ofimatikako aplikazioen erabilera, eta sareetako eta segurtasuneko oinarrizko kontzeptuak lantzen dira besteak beste.

Horretaz gain, gure Berrerabilpen eta Prestakuntza Zentroan (BPZ),  laguntzeko aukera hainbat proiektu ezberdinetan.

Etengabeko formakuntzan dagoen esperientziadun talde motibatuak osatzen du irakasle taldea eta teknologia berrien erabilpenaren bidez irakasgaiak ahalik eta modu praktikoenean lantzen dira. Inguruko erakunde, kooperatiba eta enpresekin elkarlanari esker, zikloa amaitzeko,  lantokietan 380* praktika ordurekin borobiltzen da formakuntza.

Informatikaren eta ordenagailuen mundua gustuko baduzu, hau da zure zikloa!

Ezaugarriak:
Informatikaren oinarriak ikasteko aukera paregabea.

  • Ikasketa praktikoak, lan eta erronketan oinarritzen gara batipat.
  • Goi mailarako ikasketetarako zubia.Ikasle gehienek gero goi mailako zikloa egitea erabakitzen dute.
  • Eskaera handiko, eta irteera ugari dituen profila.
  • Praktikei esker, gaur egungo lan mundua modu erreal eta zuzen baten ezagutzeko aukera.

Birziklanet

Birziklanet Mikroinformatika zikloko ikasle eta irakasle taldeak osatzen duten ekimena da, eta honen bitartez, inguruko enpresa eta erakundeetatik dohaintzan jasotzen ditugun ordenagailuei bigarren bizitza bat ematen saiatzen gara. Ekimen honek ikasleak ditu protagonista, eta gizarte eraldaketa, ekonomia, iraukortasuna zein elkartasuna ditu ardatz.

Erakunde eta enpresa lagunak

Pro-0-erizaintza
ERDI MAILA

Erizaintzako zaintza osagarriak

Gure ikasleek sektorearen beharrei egokitutako formakuntza jasotzen dute. Zikloa amaitzean, honi dagokion prestakuntzaz gain, mundu profesionalerako baliagarriak izango zaien formazio osagarria eskuratzeko aukera ere daukate: psikiatria, bailarako kolektibo desberdinekin osasun hezkuntzarako jarduerak, euskarazko profil linguistikoa eta oinarrizko informatika.

Etengabeko formakuntzan dagoen esperientziadun talde motibatuak osatzen du irakasle taldea, eta teknologia berrien erabilpenaren bidez, irakasgaiak ahalik eta modu praktikoenean lantzen dira. Inguruko erakunde, kooperatiba eta enpresekin elkarlanari esker, zikloa amaitzeko,  lantokietako praktikekin borobiltzen da formakuntza.

 

Ziklo hau aukeratzeko arrazoiak:

  • Pertsonen zaintza mundua gustuko baduzu, hau da zure zikloa.
  • Gure ikasle gehienek lana aurkitzen dute zikloa amaitzean.
  • Ikasten jarraitu nahi duzu? Ziklo honek goi mailako heziketa ziklo baterako bidea zabalduko dizu.

 

Ezaugarriak:

  • Pertsonen zaintza integrala nola egiten den ikasteko aukera paregabea.
  • Ikasketa motzak: 14 hilabete (horietako 3 sektoreko enpresa batean).
  • Eskaera handia, eta laneratze tasa altua duten ikasketak.
  • Sektorean lana egin baduzu, praktikak konbalidatzeko aukera.
  • Goi mailarako ikasketetarako zubia.
  • Euskara tituluak ateratzeko aukera.
  • Osasunerako hezkuntzako kolektibo desberdinekin lan egiteko aukera.
  • Teknologia berrien eta banakako tutoretzei esker ikasketak, familia eta lana uztartzeko aukera.
  • Esperientziadun irakasle talde motibatua.

Erakunde eta enpresa lagunak

Orientazioa

Orientazioa

Ikastolako Orientazio Taldea osatzen dugun profesionalok ikasleei, familiei, irakasleei eta ikastolari  orokorrean akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen  diegu. Ikastola kooperatiba osatzen dugun  guztiok ekitatez eta kalitatez bertako bizitzan presentziarako, parte-hartzeko eta lorpenak  ahalbidetzeko aukerak  bermatzen laguntzen dugu.

Ikasle bakoitzaren izatea kontutan hartuz eta ikuspegi inklusiboa oinarria izanik,  esperientzia aberats eta askotarikoak bizitzeko testuinguruak antolatzen laguntzen dugu adina eta egitasmoaren arabera.

Instalakuntzak

Instalakuntzak

  • Spinning gela
  • Gimnasioa
  • Erizaintza tailerra
  • Osasun Larrialdiak tailerra
  • Mikroinformatika tailerra
  • Baztertutako ordenagailuen Berrerabilpen eta Prestakuntza Zentroa (Birziklanet)
  • Ikasgelak
  • Bilera gelak
  • Kafe gela
Erasmus

Erasmus

Gure ikasleek beraien ikasketa ibilbidea atzerrian egonaldi bat eginez osatzeko aukera dute honela euren ibilbide akademiko zein pertsonala aberastuz.

1280px-Erasmus+_Logo.svg
Orientazioa

Ikastolako lehendakaria berri-emaile