Neguko katalogoa
Gure ikastolak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean bideratutako ekimen interesgarri bat da hau. Ikastolok ohiko ikas materialez gain (testuliburuak), bestelako material anitza sortzen eta zabaltzen dugu: multimedia CD-ROMak, panpinak, ipuinak, puzzleak, mahai jokoak…
Ikastola osatzen dugun partaideoi, material hau denda arruntetan baino baldintza hobeagoetan eskaintzea da gure nahia. Ikastolen Elkartearekin adostu dugun sistemaren bitartez, produktu guztietan %5eko deskontua izango dugu ikastolako guraso eta langileok.
Eskaerak egiteko azken eguna datorren abenduaren 9a izango da. Eskatutako guztia ikastolan bertan jaso ahal izango da, zuzenean kontu korrontetik kobratuz, 2018ko urtarrilaren 5ean.
Katalogoa | Eskaera |
---|---|
Neguko katalogoa | Eskaera formulategia |