Ikastolako bizitza

ARIZMENDI, LEHENEGO CHANGEMAKER IKASTOLA

Asteartean, azaroaren 13an, Madrileko Teatro Español eszenatokian ongi etorria egin zitzaien lau Hezkuntza-entitateri, ASHOKA nazioarteko sarean hartzeko.

Gizarte berrikuntzaren alde apustua egiten duen fundazioa da ASHOKA, aldaketa eragilez osaturiko gizarte bat eraiki nahian. Bost kontinentetan eta 87 estatuetan zehar zabalduta dago.Atzo arte zortzi ziren Espainiako estatuaren lurraldean sare hau osatzen zutenak. Gaurtik lau gehiago: Kanarietako ikastetxe bat, Extremadurako institutu bat, Galiziako eskola bat eta ikastola bat, Arizmendi.

CHARLES LEADBEATER PENSTALARI OSPETSUA ARIZMENDIN

Charles Leadbeater erreferentzia bat da lanaren etorkizunaren inguruko eztabaidan eta baita hezkuntza berrikuntzaren inguruan ere. Bailarako hainbat eragileren artean, Arizmendi ere tarte, eskualdearen erronkei erantzuna emateko prozesu berri bat martxan jartzen ari dira. Prozesu hau, nazioarte mailan XXI. mendeko erronkei erantzuteko ahaleginean ari diren ekimen esanguratsuekin konektatzea da asmoa, eta horri erantzuten dio Carles Leadbeater-en bisitak. Irakurri gehiago.

  

Azokaren notizia
Cicae