Ikastola identitatea

Arizmendi ikastola sarrera

Arizmendi Ikastola Gipuzkoako Leintz Bailarako bost ikastolen bateratzearekin -Jose Arana, San Frantzisko Xabier, Umezaintza, Almen eta San Viator- sortu zen, 2003an.

Bere eskaintza 0 urtetik 21 urtera artekoa da. Haur Hezkuntza, Lehen Mailako Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Prestakuntza ez arautua eskaintzen ditu.

Hamabi gune ditu hiru herritan banatuta: Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten. Guztira, 3.200 ikasle.

Kooperatiba integrala da Arizmendi Ikastola, hots, bazkide onuradunek (familiek), lan-bazkideek eta bazkide laguntzaileek osatuta dago. Euskal Herriko ikastolarik handiena da.