Udaleku Teknologikoak
Camptecnologico-ak gure ume eta gazteen interesa suspertu nahi du zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken esparruan. Horretarako, udalekuak eta jarduerak antolatzen ditu, gure ikasleek ikus dezaten posible dela modu dibertigarrian ikastea.
Arizmendi Ikastolak eta Camptecnologico-k, Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin, gune bat sortu dute non neska-mutilak bildu daitezkeen eta, robotikari esker, barnean ezkutuan duten gaitasuna aske utz dezaketen. Udaleku horiek Paskoa Astean eta Gabonetan antolatu ohi dira.
Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude, dagoeneko robotika kanpus baten parte hartu dutenei zein mundu interesgarri horretan lehen urratsak eman nahi dituztenei.