Udaleku Irekiak

Udaleku-irekiak ArizmendiArizmendi Ikastolan, uztailean, egutegi luzeko HHko ikasleentzat udaleku irekiak antolatzen ditugu; Uribarri, Umezaintza, Basabeazpi eta Jose Arana guneetako ikasleentzat dira.

Helburua da euskal giroan jolastuz ondo pasatzea eta adin desberdinetako ikasleek beraien artean jolastuz ikastea. Honetarako, askotariko ekintzak antolatzen ditugu: uraren eguna, tailerren eguna, munduko kulturen eguna…