Udako Udalekuak
Adinaren arabera, hainbat ekintza jorratuko dituen udalekuak dira Arizmendi Ikastolaren Udako Udalekuak. Berezitasun nagusitzat dute goizez euskara eta kultura lantzeko ekintzak burutzea eta arratsaldean zehar euskal kirolak, ur ekintzak, kantagintza (bertsolaritza), euskal dantzak eta aisialdiko beste hainbat ekintza egitea.
Hurrengo lau tokietan gauzatzen dira udalekuok:
- Gares (HH 5, LH 1, LH 2, LH3)
- Acedo (LH 4, LH 5)
- Otsagi (LH 6)
- Zuriza (DBH)
Bestalde, jorratzen diren helburuak hauek dira:
- Euskara eguneroko ekintzetan erabiltzea.
- Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutzea.
- Balioak sendotzea: elkartasuna, errespetua, garbitasuna…
- Udalekuak giro alaiean eta poztasunez bizitzea.
- Askotariko trebetasun jorratzea.
- Ondo pasatzea
Hona hemen Udako Udalekuetako blogak.