Kros solidarioa
Arizmendi Ikastolako LHko ikasleekin batera, ekintza solidario bat antolatzea du helburu. Azken finean, solidaritateak gizartean duen garrantziaz jabetzea landu nahi du ekintza honek. Gizartean dauden edo egon daitezkeen beharren aurrean sentsibilizazioa sustatzea da ekintza honen xedea. Beste aldera ez begiratzea, pasibitatea baztertzea eta denon laguntzarekin, egoera hobetu daitekeela posible dela kontaratuko dira ikasleak.
Ekintza hau kirolarekin lotu nahi izan dugu, ikasleek ondokoari lagunduz, jarduera fisikoaren bitartez, ondo pasa dezaten.
Aurten, bertan jasotako dirua Ziburuko Kaskarotenia Ikastolara bideratuko dugu. Ikastola izanik, beraien helburuekin bat egin nahi izan dugu eta gure solidaritate eta elkartasuna adierazi.
Korrika eginez, kirola eginez eta ondo pasatuz besteei lagun diezaiekegula ikasiko dugu.
Arduraduna | Posta |
Garikoitz Ibarzabal | gari@arizmendikide.net |