Antzerkia
Ikastolako Almen gunean, eguerdiko atsedenadian zabaltzen den ekintza da. LHko ikasleek antzerkilaritzaren mundua ezagutzeko aukera izaten dute.
Antzerkigintzako dinamikak lantzen dituzte eta ikasturtean zehar hainbat emanaldi egiten dituzte, HHko Jose Arana eta Basabeazpi guneetan, bertako ikasleei zuzendutakoak eta baita Azken Jaian ere, Almen guneko familiei zuzenduta. Emanaldi horietan, ikasturtean zehar landutakoa plazaratzen dute.
Arduraduna | Posta |
Garikoitz Ibarzabal | gari@arizmendikide.net |