Langile, guraso eta familiak

Hezkuntza Ez Formala langile, guraso eta familiengana zabaldu nahian Arizmendi Ikastolak hurrengo ekintzak antolatzen ditu, betiere, hurrengo helburuei jarraituz: batetik, ikastola osatzen dugun eragile guztiok Arizmendi Ikastolako komunitateko partaide sentiaraztea; bestetik, seme-alaben eta ikasleen heziketarako lagungarriak izan daitezkeen baliabideak eskaintzea eta azkenik, euskal kultura identitatearen transmisioan laguntzea.