Irteerak

Mendi irteerak

 Mendi-irteera Arizmendi

Arizmendi Ikastolako ikasleengan mendi zaletasuna bultzatzeko antolatzen ditugu irteera hauek, eta bide batez, bailarako landa edo natura inguruneko alderdirik adierazgarrienak ezagutzeko aukera emateko.

BTT irteerak

Ikastolako ikasleei kirol ohiturak hartzera bultzatzeko antolatzen ditugu mendi bizikleta irteerak. Bide batez, bailarako bide gorriak ezagutzeko parada ere izaten dute eta jasangarritasunaren kontzientziazioa lantzen dugu.

BTT-irteera Arizmedni

Ikastolen jaiak

Ikastolek antolatzen dituzten jaietara (Kilometroak, Herri Urrats…) joateko autobusak antolatzen ditugu, bailarako beste ikastolekin batera. Egun politak izaten dira hauek eta euskal giroan ondo pasatzeko aukera paregabea izan ohi da. Bide batez, ezin ahaztu ekimen honekin ikastolei laguntzen diegula.

Arduraduna Posta
Garikoitz Ibarzabal gari@arizmendikide.net