DBH 1: Euskal giroan jolasak
Bailarako beste ikastolekin harremanak sendotu nahian, DBH 1. mailako ikasleekin antolatzen dugun ekintza da hau. Helburua Euskal kultura ezagutu eta lantzea da.
Horretarako, bigarren hiruhilabetean zehar disziplina anitzeko proiektu hau martxan jarriko dugu, heziketa fisikoko klaseak erabiliz eta euskara, musika eta tutoretzako saio batzuk baliatuz. Landutakoen artean: herri kirolak, euskal jolas tradizionalak, bertsolaritza, euskal dantzak etab. izango dira. Bigarren hiruhilabete bukaeran jaialdi batekin bukatuko da egitasmoa.
Honek gainera Txantxiku (OƱati) eta Aranzadi (Bergara) Ikastolen parte hartzea izango du, Arizmendi Ikastolarenaz gain.
Arduraduna | Posta |
Garikoitz Ibarzabal | gari@arizmendikide.net |