BH-klip

BH-Klip Arizmendi

DBH eta batxilergoko ikasleentzat bideoklip lehiaketa bat antolatzen dugu. Teknologia berriak indarra hartzen ari zirela konturatuta, duela 5 urte ekin genion ekimen honi. Arizmendi Ikastolako komunikazio arduradunak, Almen guneko arte- irakasleek eta Hezkuntza Ez Formaleko arduradunak, 3 sailek  elkarlanean, antolatutako ekintza da. Azken 2 ikasturteetan, bestalde, bailarako beste 3 erakunderen laguntza eta elkarlana izaten ari gara: Huhezi (MU), Goiena eta Bagara. Aurten, gainera, Aranzadi Ikastolako (Bergara) eta Txantxiku Ikastolako (Oñati) ikasleek ere parte hartzeko aukera izango dute, proiektua bailara osora zabalduz.

Arduraduna Posta
Garikoitz Ibarzabal gari@arizmendikide.net