Barne txapelketak

Barne-txapelketa Arizmendi

Almen eta Gaztelupe guneetan antolatzen ditugun txapelketak dira, goizeko edo eguerdiko atsedenaldietan. Heziketa fisikoko irakasleek dinamizatzen dituzte txapelketa horiek. Helburutzat  ikasleek ondo pasatzea eta osasun ohiturak barneratzea du ekimen honek. Txapelketa hauekin lortzen den beste erronka garrantzitsu bat da ikasleek ardura kontzeptua garatzea, eurek ere  izaten baitute ekintzak proposatzeko aukera. Modu horretan, motibazio maila areagotzen da. Hona hemen, besteak beste, ikasturte honetan egindako ekintza batzuk: areto futbola, K.O, ping pong, partxisa…

Arduraduna Posta
Garikoitz Ibarzabal gari@arizmendikide.net