Batxilergoa

Mendi-irteera Arizmendi

Monitore eskola

Arizmendi Ikastolako batxilergoko ikasleek, monitoritza eskolaren bidez, monitoritza titulua lortzeko aukera izango dute. Horretarako, 200 orduko formazio saioa jasoko dute ikasturtean zehar eta ikastolan antolatzen ditugun ekintzak dinamizatzen lagunduko dute, hala nola, kross solidarioa, Ikastolaren Eguna, Udaberri Jaia, udalekuak, olinpiadak etab.

Ekintzek hurrengo ezaugarriak beteko dituzte:

  1. Gure ikasleei hezkuntza integrala ematea eta esparru honetan aisialdia euskaraz bizi eta gozatzeko aukera ematea.
  2. Batxilergoko ikasleak ikastolako balioen jasotzaile izatetik igorle izatera pausoa ematea
  3. Ikastolako ekintzak aurrera eraman ahal izateko ikastolak berak begiraleak izatea, horiek gabe zaila izango litzateke-eta ekintza asko gauzatzea.
  4. Haur eta gazteen aisialdi hezitzailean jarduerak antolatzen, dinamizatzen eta ebaluatzen ikastea.
  5. Aisialdian animaziorako teknikak eta hezteko baliabideak erabiltzen ikastea
  6. Arizmendiko ikasleek monitore titulu ofiziala jasotzeko aukera izatea. Euren bizitzan aisialdian lanean hasi nahi duenarentzat ezinbestekoa izango da.
Arduraduna Posta
Garikoitz Ibarzabal gibarzabal@arizmendi.eus