Hezkuntza eredu propioa

Marko orokorra: Konfiantzaren Pedagogia

Gure haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta inguruan segurtasuna duten heinean garatuko dituzte beren gaitasunak. Horrela lortuko bait dute prest egotea, euren gaitasunak deskubritzeko, garatzeko eta zoriontsu izateko. Pertsona haurtzaroan eta gaztaroan konfiantza giroan hazten bada, alegia, bere buruarengan eta besteengan konfiantza izan dezan behar dituen baldintzak eskaintzen bazaizkio, hezkuntza-ibilbidean zein bizitzan zehar sortuko zaizkion erronkei eta zailtasunei erantzuteko gaitasuna garatuko duela.


Konfiantzaren Pedagogia bideo osoa.

Pertsona eredua

Gure ikasleak Arizmenditik irtetean nolakoak izatea nahi dugun planteatu dugu. Eta, horrela, zazpi bereizgarri eta hogeita zazpi ezaugarri profitatu ditugu, zazpi bereizgarri horiek modu sakonagoan definitzen dituztenak: pertsona analitiko-kritikoa, barne-sendotasunarekin, eraldatzailea, euskalduna, enpatikoa, kooperatibista-autogestionarioa eta sortzailea. Harrokeriarik gabe baiezta dezakegu hezkuntza literaturan aurki daitekeen lehen profila dela, xehetasun maila horrekin eta bere eraginetan ebaluatua izan dadin.

 

Pertsonak komunitatea eraldatzen

Arizmendi Ikastolan pertsona erdigunean jarrita komunitatea eraldatzea dugu helburu, Konfiantzaren Pedagogiaren bitartez. Pertsona bakoitzari bere ametsak betetzen laguntzea bilatzen dugu, eta horretarako, gure oinarrizko hezkuntza ildoak ditugu abiapuntu eta oinarri.