Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero lez, aurten ere Santa Ageda bezpera egunean, otsailaren 4an, Arizmendi ikastolako gaztetxoak eztarriak berotu eta koplak abestera irten ziren. Gazteluondokoak Olartekoekin, Arimazubikoak Uribarrikoekin, Almenekoak Basabeazpikoekin eta Santa Teresa eta Umezaintzakoak beraien guneetan. Gazteluondokoak Olarteko 5 urtekoekin batera, Santa Ageda korukoak, gurasoak, aiton-amonak…. herriko plazara hurbildu ziren eta txalo zaparrada artean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ohiturari jarraituz aurten ere Santa Ageda bezperan Aretxabaleta eta Eskoriatzako kintoak kalez kale ibili dira koplak abesten. Aretxabaletakoak eta Eskoriatzakoak Almenen egon ziren astelehenean. Eskoriatzakoak, asteartean, Jose Aranara ere egin zuten bisita. Jose Aranakoak bertsoak ikasten ibili dira eta aurten lehen aldiz kinto batzuk eta Maider Otamendi arratsalde pasa etorri ziren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolaren marko pedagogikoa da Konfiantzaren Pedagogia. Eta hauxe da oinarri-oinarrian dagoen ideia, haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan konfiantza eta segurtasuna duten heinean garatzen dituztela euren gaitasunak eta hezitzaileon egiteko garrantzitsua dela hori lortzeko behar dutena eskaintzea. Arizmendik pedagogia hau etapa bakoitzera eramateko duen Hezkuntza Proiektua ezagutzeko gune desberdinetan ate irekiak antolatu ditugu urtarrilaren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Almeneko 6.mailakoek jolas ezberdinak prestatu zituzten Jose Aranako 4 eta 5 urteko haurrentzat, Basabeazpiko 5 urteko haurrentzat eta familia kideentzat. Ingeleseko proiektua izan da eta ederto ibili ziren denak. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi. Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko ostiralean, Gatzako hotelean, Miren eta Itziarren agur afaria ospatu zuten ikastolako lankideek. Giro alai eta aparta izan zuten. Ederto afaldu ondoren, Oihana Arana eta Haizea Arana bertsolariek, ikasle ohiak, bertso saio eder bat eskaini zieten. Emozioz betetako momentua izan zen. Argazkiak. Irakaskuntzan pasa duzue biok nahikoa denbora, beraz, guregan zuen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Udazkenari ongietorria emateko, Ezkurtxo eguna ospatuko da zapatuan, beti moduan, urriko hirugarren astebukaeran. Aingeruguardako geltokian elkartuko dira 15:30ean eta autobusez joango dira Mazmelara. Eskoriatzako zazpi elizateak ezagutzeko ekimena izateaz batera, euskara eta irakurzaletasuna sustatzeko, familia eta lagun artean egun ona pasatzeko eta antzinako jolasak ezagutzeko helburuarekin antolatutako jaia da. Aurtengoa XXI. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urriaren 4an, Jose Aranako Aretoan, IKASTOLA, GURE IDENTITATEA solasaldia egin zuten. Garenaz hitz egin, egiten duguna balioan jarri eta gaiaren inguruan ditugun zalantza eta kezkak partekatu zituzten. Iñaki Etxezarretak kokatu zuen gaia eta galdera erantzun dinamika baten bitartez gai ezberdinak jorratu zituzten. Besteak beste, publiko-pribatu eztabaida eta etorkinak ikastolan gaia. Izaera […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolan, azken ikasturteetan bezala, HHko 4 eta 5 urteko ikasleentzat tailerrak antolatuko ditugu. Tailer hauek normalean gunean bertan ematen dira (patinajea, kirol jolasak, joko-jolas tradizionalak izan ezik gune batzuetan). Ikusi eskaintza.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azken hilabeteotan fin-fin ibili dira Jose Aranako haurrak eta nagusiak, ortu lanetan. Jolastokian hainbat kutxa eta loreontzi handi lurrez bete dituzte; ondoren, letxugak, marrubiak, lekak…. erein eta landatu, eta azkenik, ureztatu eta zaindu. Bada, nahiz eta landare gehienek hazteko eguzkia gustura hartuko luketen, marrubiek dagoeneko eman dute fruiturik! Bideoan urratsez urrats […]