Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Udazkenari ongietorria emateko, Ezkurtxo eguna antolatu dute Jose Aranakoek urriaren 19an, zapatuan. Aurtengoan, Mendiolara etorriko da Ezkurtxo. 2 urtetik 10 urte bitarteko neska-mutiko eta familiak daude gonbidatuta parte hartzera eta Akeitako autobus geltokian elkartuko dira 15:30ean Mendiolara autobusez joateko. Eskoriatzako zazpi elizateak ezagutzeko ekimena izateaz batera, euskara eta ipuin zaletasuna sustatzeko, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzako 3-6 bitarteko hezitzaileek irakurketa eta idazketa formazioa jaso dute. Agurtzane Mujikak, HHko Berrikuntza Pedagogiako zuzendariak, izan du ikastaroa emateko ardura. Hiru orduko saioa izan zen. Lehenengo zatia teorikoa eta bigarrena praktikoa. Helburua, Konfiantzaren Pedagogiarekin koherentea den irakurketa-idazketa proposamena garatzea eta adostea eta gune bakoitzean nola gauzatuko den irudikatzea.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bihar, Jose Aranakoek antolatuta, Eskoriatzako 23. Ferixie ospatuko da. Hogehitahiru urte betetzen dituen Eskoriatzako Ferixiak inguruko eta Euskal Herri osoko baserritar eta artisauak batuko ditu, berriro ere, Eskoriatzako kaleetan larunbatean. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 40 herrietatik etorritako 86 postu egongo dira. Errioxako ordezkariren bat ere egongo da. Goizeko 9retan emango […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean, hilabetero bezala, Jose Aranako 4 eta 5 urtekoak Nagusien Egoitzan bisitan egon ziren. Uda gai moduan hartuta denon artean mural handi bat egin zuten eta gero abesti bat eskaini zieten. Ikasturteari amaiera emateko Nagusien egoitzakoak datorren hilabetean ikastolara ekintza ezberdinak egitera etorriko dira Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ohi bezala, ekainaren lehenengo larunbatean Eskoriatzako kaleak jendez gainezka egongo dira hogeita hirugarrenez Jose Aranakoek antolatuko duten Eskoriatzako Ferixie ospatzeko. Baserriko produktuak, artisautza, trikitilari, talo goxoak… Aurten Arizmendiko lankidea den Ibone Arejolaleibarrek landu du ferixako diseinu grafikoa. Lan polita! Hemen kartela eta diptikoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean Jose Arana guneko 2,3,4 eta 5 urtekoek kurtso bukaerako irteera egin zuten. 2 eta 3 urtekoak Ozaetara eta 4 eta 5 urtekoak Landan hamarretakoa jan eta gero Artium museora joan ziren. Bertan, ekintza ezberdinak eta interesgarriak egin ondoren bazkaltzera Ozaetara joan ziren. Han 2 eta 3 urtekoekin jolastu eta 16:30etarako […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn 3, 2, 1, 0 Txis Pun! Korrika! Atzo abiatu zen 21. Korrika Garesetik, ttur-ttur, astiro-astiro, herriz-herri ibiliko da gau eta egun, egun eta gau. Euskara lau haizetara zabalduz, gure hizkuntza, gure herriko zazpi lurraldetan bizirik dagoela erakutsiz. Egin dezagun ikastolan KLIKA euskararen alde!!!! Jose Aranan asteartean eman zioten hasiera KORRIKAri. Eskoriatzako […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn KORRIKA proiektu moduan lantzen hasi dira Jose Aranako 3,4 eta 5 urtekoak. Aste honetan Asmai, Jose Aranako Chamss eta Kamar ikasleen ahizpa, gelara etorri da Korrikako eskutitza arabiarrez irakurtzera. Ekintza polita izateaz gain, hezigarria ere izan da, idazteko eta ahoskatzeko orduan hizkuntza ezberdinak dituzten antzekotasunak eta desberdintasunak lantzeko aukera izan bai […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostegun gizenean edo eguen zurian eman genion hasiera Aratusteei Basabeazpiko txarangarekin. Hemendik aurrera irudimena eta jai giroa. Jose Aranakoak, Almenekoekin batera, Urdeilardero ospatu zuten. Eskoriatzako kaleetan abestu ondoren herriko plazan amaitu zuten txistorra jaten. Almenekoak nonahi ibili dira: Aretxabaletan Basabeazpikoekin, Eskoriatzan Jose Aranakoekin eta Almenen bertan. Txaranga bagenuela eta zirkua ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo, arratsaldeko 17:00etan, Haur Hezkuntzako 3-6ko irakasleek PROI metodologian sakontze formazio saioa izan zuten Almenen. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza ohiko irakaskuntza tradizionaletik aldentzen den metodologia da eta ikasteko zein irakasteko beste modu bat proposatzen du. Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, metodologia honen bitartez ikasleak goi mailakoak diren prozesu kognitiboak (pentsamendu analitikoa, kritikoa eta sortzailea) […]