Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan, Jose Aranako ama den Amy, gunera hurbildu da 2 eta 3 urteko haurrei Gruffaloaren ipuina ingelesez kontatzeko. Amy ingelesa da, eta ipuinean agertzen diren sagua, azeria, hontza, sugea… eta gruffalo beldurgarriaren arteko istorioa kontatu zien bere semearen taldekoei. Oso gustura egon ziren berari entzuten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean Santa Agedako koplak herrietako eta ikastolako bazterretan entzun ziren. Almeneko LH3 eta 4koak Aretxabaletara joan ziren Basabeazpikoekin bat egin eta herria kantuz alaitzera. Arimazubiko 1go ziklokoek Uribarriko 4 eta 5 urteko laguntxoekin batera atera ziren. Santa Teresakoek Santa Ageda neska-mutilen bisita izan zuten eta Umezaintzakoak aste guztiko entsaioak egin, makilak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean, hilaren 22an, 23an eta 24an, Kanpo Ebaluazioa prestatzen ari den lan taldea bildu zen Arrasaten. Aurretik, azaroaren 14an, beste bilera bat egina zuten. Haur Hezkuntzan 2009an hasitako proiektua ebaluatu nahi, lortu duen inpaktua, hain zuzen ere. Horretarako, orduan Arizmendiko zuzendari pedagogikoa zen Arantza Etxeberria, Arantza Lejarraga, Iñaki Gonzalez, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Haur Hezkuntzako ate irekiak egin dituzte, Jose Aranan, Basabeazpin, Uribarrin, Olarten eta Santa Teresan. Umezaintzan urtarrilaren 28an irekiko dituzte ateak. Basabeazpikoek, urtarrilaren 29an, 10:30ean eta 14:30ean berriz zabalduko dituzte ateak eta egunerokotasunean gunea ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. LHn eta DBHn egingo diren ate irekien eta bilera informatiboen informazioa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzako guneetan 2. hiruhilabeteko tailerrekin hasi dira. Aste honetan, Basabeazpi gunean Sukaldaritza tailerrarekin eman diote hasiera eta datorren astean, Olarte gunean patinaje tailerra, Uribarri gunean Zunbakoa, Umezaintza gunean Panderokoa eta azkenik Santa Teresa gunean Joko jolas tradizionalena jarriko dira martxan. Seguru ederto pasatuko dutela ikasleek!! Jarraian tailerren inguruko informazio gehiago: […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean, Jose Aranako guraso talde bat gunera hurbildu zen Konfiantzaren Pedagogian inguruko saio praktiko bat egiteko. Umeek egun bat ikastolan zer egiten duten bizitzeko aukera izan zuten. Borobilaren garrantzia, fruta momentua, mikrotxokoetan jolastea. Oso esperientzia polita izan zen. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den larunbatean, urtarrilak 11, 0-3 foro pedagogikoaren eskutik formazio bat jaso zuten 0-3ko profesional guztiek. Guztira 40 bat pertsona elkartu ziren. Formazioa Emmi Pikler pediatra hungariarraren pedagogian oinarritu zen; haurren kalitatezko zaintzen eta mugimendu askearen inguruan. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ohitura denez, gaztaina erre eguna ospatu zuten Jose Aranan. Arratsaldea girotzeko udazkenarekin loturiko dantzak egin zituzten eta ondoren musika giroan, gure aitonek danbolinean egindako gaztaina goxoak dastatu zituzten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko larunbatean ospatu zuten Jose Aranakoek Ezkurtxo eguna Mendiolan. Aurtengoa 22. izan da eta urtero bezala tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera eduki zuten 2-10 urte bitarteko umeek; goitibeherak, tiragomak, slakclina, txapak, ipuin kontaketa… Arratsaldea borobiltzeko, txokolatea jan zuten. Eskoriatza eta Aretxabaletako lagun asko urbildu ziren bertara. Mila esker guztioi!! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bihar emango dio Ezkurtxok ongietorria udazkenari. Jose Aranakoentzat egun berezia izango da. Akeita autobus geltokian 15:30ean autobusa hartu eta Mendiolara igoko dira Ezkurtxorekin abentura desberdinak bizitzera. Kartela.