Jose Arana gunea Eskoriatza

GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Inauteriak Jose Aranan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostiralean hasi ziren Inauteriak ospatzen Jose Aranan. Bakoitza nahi zuen bezala mozorrotuta etorri zen ikastolara. Asteartean, aldiz, 3-6 bitarteko umeak Euskal Inauterietako mozorroekin etorri ziren: Zanpantzarrak, Mundakako lamiak eta Atorrak, ziripot, txatxuak, Miel otxin, Eskoriatzako kukumarruak, artzaia eta hartza. 2 urtekoak marigorringo mozorrotu ziren eta urtebete eta sehaskakoak katu. Asteartean frontoira […]

GEHIAGO >

Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Otsailaren 15ean Haur Minbiziaren Nazioarteko eguna izan zen. Horrekin lotuta Jose Aranan ekintza ezberdinak burutu zituzten “Oztopo gehiagorik ez” lelopean. Gaia landu eta umeei azaldu zieten, urrezko koloreko lazuak margotu zituzten eta azkenik Aspanogik bidalitako piruleta goxoak jan zituzten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Lehen sorospenen inguruko ikastaroa gurasoentzat

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arantza Hernandezek eta Dorleta Sologaistoak, LBHko lankideak eta azken hau Jose Aranako ume baten ama ere, Lehen Sorospenen inguruko ikastaro bat antolatu zuten Jose Aranako gurasoei zuzenduta. Argazkiak.

GEHIAGO >

Txokolatea txurroekin prestatzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean hiru amama eta ama bat hurbildu ziren Jose Aranara txurroak egitera. Jubilatuen elkartean duten sukaldera joan ziren 4 eta 5 urtekoak txurruak prestatzera eta txokolate beroarekin dastatzera. Argazkiak.

GEHIAGO >

Urdeilardero, urdaixa janda, bazkaixa gero…

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero bezala Eskoriatzako kaleetatik zehar, ziria eskuan, Urdeilarderoko kopla abesten ibili dira Jose Aranakoak Almenekoekin batera. Goiza borobiltzeko, gurasoek prestatutako txistorra dastatzeko aukera izan dute herriko plazan. Argazkiak.     URDEILARDERO URDAIXA JANDA BAZKAIXA GERO HOR GOIXAN ITTURRI BAT HAREN GAINEAN TXORIA!!! URA PIL-PIL ETORRI!! ETXEKO ANDRE ZABALA! ETXE ONEKO ALABA!

GEHIAGO >

Gruffaloaren ipuina ingelesez ama baten ahotik

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan, Jose Aranako ama den Amy, gunera hurbildu da 2 eta 3 urteko haurrei Gruffaloaren ipuina ingelesez kontatzeko. Amy ingelesa da, eta ipuinean agertzen diren sagua, azeria, hontza, sugea… eta gruffalo beldurgarriaren arteko istorioa kontatu zien bere semearen taldekoei. Oso gustura egon ziren berari entzuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Santa Agedako koplekin bazterrak alaitzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean Santa Agedako koplak herrietako eta ikastolako bazterretan entzun ziren.  Almeneko LH3 eta 4koak Aretxabaletara joan ziren Basabeazpikoekin bat egin eta herria kantuz alaitzera. Arimazubiko 1go ziklokoek Uribarriko 4 eta 5 urteko laguntxoekin batera atera ziren. Santa Teresakoek Santa Ageda neska-mutilen bisita izan zuten eta Umezaintzakoak aste guztiko entsaioak egin, makilak […]

GEHIAGO >

Inpaktuak ebaluatzen HHn eta Batxilergoan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean, hilaren 22an, 23an eta 24an, Kanpo Ebaluazioa prestatzen ari den lan taldea bildu zen Arrasaten. Aurretik, azaroaren 14an, beste bilera bat egina zuten. Haur Hezkuntzan 2009an hasitako proiektua ebaluatu nahi, lortu duen inpaktua, hain zuzen ere. Horretarako, orduan Arizmendiko zuzendari pedagogikoa zen Arantza Etxeberria, Arantza Lejarraga, Iñaki Gonzalez, […]

GEHIAGO >

Astelehenean hasiko da matrikulazio kanpaina

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Haur Hezkuntzako ate irekiak egin dituzte, Jose Aranan, Basabeazpin, Uribarrin, Olarten eta Santa Teresan. Umezaintzan urtarrilaren 28an irekiko dituzte ateak. Basabeazpikoek, urtarrilaren 29an, 10:30ean eta 14:30ean berriz zabalduko dituzte ateak eta egunerokotasunean gunea ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. LHn eta DBHn egingo diren ate irekien eta bilera informatiboen informazioa […]

GEHIAGO >

Haur Hezkuntzan 2. hiruhilabeteko tailerrak martxan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzako guneetan 2. hiruhilabeteko tailerrekin hasi dira. Aste honetan, Basabeazpi gunean Sukaldaritza tailerrarekin eman diote hasiera eta datorren astean, Olarte gunean patinaje tailerra, Uribarri gunean Zunbakoa, Umezaintza gunean Panderokoa eta azkenik Santa Teresa gunean Joko jolas tradizionalena jarriko dira martxan. Seguru ederto pasatuko dutela ikasleek!! Jarraian tailerren inguruko informazio gehiago: […]

GEHIAGO >
2 / 912345...Last »