Almen gunea
Eskoriatza - Aretxabaleta

Almen gunea
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Beethovenen bizitzatik Zurriolara, Euskadiko Orkestaren soinupean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean, martxoak 23an, Almen guneko Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Donostiara irteera egin zuten. Musika eta artistika arloak uztartuz Beethovenen bizitzaren inguruko proiektua egin dute. Ikasitakoa borobiltzeko Euskadiko Orkestra sinfonikoa entzutera joan ziren Kurtsalera eta ondoren, Zurriolatik Ondarreta hondartzaraino ibilaldia egin, bertan bazkaldu eta ederto ibili ziren ur ertzean.   Argazkiak eta bideoa.

GEHIAGO >

Euskal Giroan Jolasean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskal Giroan Jolasean ekimenaren harira, azken aste honetan herri kirolen inguruko saioa izan dute DBH1.mailako ikasleek. Euskal Herriko Herri Kirol Federazioaren eskutik jaso dituzte saioak bai Almen eta baita Gaztelupe gunean ere. Baserriko lanetatik eratorritako jarduera hauen jatorrian sakontzeaz gain, froga desberdinetan jarduteko aukera izan dute gure ikasleek; hala nola, txinga […]

GEHIAGO >

Oxfordeko B2 titulua ateratzeko azterketa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergoko ikasleek Oxford B2ko azterketa egiteko aukera izan zuten astelehenean. Aurten egiten den bigarren deialdia da, aurrekoa abenduan izan zen. Hurrengo aukera ekainean izango dute ingeleseko B2 titulua atera nahi dutenenek.

GEHIAGO >

PROI berria martxan: XNO, Personal Trainer eta Eraikuntza

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergokoak proiektu berri batean murgilduta daude: XNO, Personal Trainer eta Eraikuntza. Ikastetxe baten espazioa diseinatu beharko dute, entrenatzaile profesionalen enpresa bat sortu eta albistegi bat egin. Ibilbide teknologikokoek ikastetxe baten espazioa diseinatuko beharko dute, energetikoki eraginkorra eta pedagogia berrietara egokitua. Horretarako, kalkuluak egiteaz gain, planoak irudikatu beharko dituzte espazio hori behar […]

GEHIAGO >

“EhKO Herria” PROIari amaiera emateko aurkezpenak adituei

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste batzutan gogor lan egin eta gero, DBH1eko ikasleek bukatu dute ikasturteko laugarren proiektua. Iraunkotasunaren gaiari heldu diote oraingoan. Gaiaren inguruan ikertu eta gero, Eskoriatza eta Aretxabaletako kaleetan galdetegiak egin eta herrien egoeraren diagnostikoa egin zuten. Baita zenbait arazo konpontzeko irtenbideen prototipoak diseinatu ere. Aste honetan, beraz, proiektu horien aurkezpena egin […]

GEHIAGO >

Osasunaren ikusegi integrala

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte honen berezitasunak denongan arrastoa uzten ari direla ukaezina da. Egunerokotasunen murgilduta gaudenean, sarritan ez dugu aukerarik izaten gelditu eta gure barruan gertatzen ari direnak aztertzeko. Almen guneko Batxilergoko 2. mailan hortaz jarduteko tartea sortu nahi izan dute, bigarren ebaluazioko azterketa astea bukatu eta gero. Osasunak hartzen dituen aspektu guztien gainean […]

GEHIAGO >

Ikasleen identitate euskalduna neurtzeko kanpo ebaluazioa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan kanpo-ebaluazio prozesuan beste urrats bat eman dute Almen gunean. Ikasleek identitate euskaldunarekiko daukaten ikuspegia aztertzeko, HUHEZItik prestatu diren galdetegiei erantzuten jardun dute; are gehiago, bertatik etorri ziren bi kide aritu ziren galdetegia kudeatzen. Aurreko urratsetan, autogestioa eta ekintzailetasuna eta gaitasun analitiko eta kritikoak aztertu ziren.

GEHIAGO >

Orientazio saioak: ikasle-ohien esperientziak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergoko ikasketak bukatu ostean zer egin aukeratzeako orduan, sarbide-moduak ezagutzea, sarbide-notetara iristea, lanbide heziketa aukeratzea ala unibertsitatera joatea…kezka garrantzitsuak izaten dira batxilergoko bigarren mailan dauden hainbat ikaslerendako.  Horrelakotan oso aberasgarria izan daiteke jada ondorengo mundu horretan bizi den ikasle-ohi baten esperientzia lehenengo pertsonan entzutea. Azken boladan, gainera, bideo-deien alde on zein […]

GEHIAGO >

DBH4koak Galdegazten

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten ere joan dira DBH4ko ikasleak Goienara elkarrizketatzaile lanak egitera. Galderak prestatu eta landu eta gero, makilatu, platoan kokatu,  kamarak eta argiak prest jarri eta aurrera! Mariasun Pagoaga aktoresa izan da elkarrizketatua.  Argazkiak.

GEHIAGO >

Orientazio profesionalari begirako saioak gurasoentzako

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa diren bi asteetan egin dira guraso bilerak, batxilergogoko 2. mailako ikasleen familiei bideratutakoak. Gaztelupen eta Almen gunean egindako saio hauetan orientazio profesionala, lanibde heziketako eta unibertsitateko ikasketak eta USE probaren nondik norakoak izan zituzten hizpide. Eli Mendia eta Maite Agiriano izan ziren saioen hizlariak.

GEHIAGO >