Almen gunea
Eskoriatza - Aretxabaleta

Almen gunea
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Arizmendi Ikastola FLL Estatuko finalera

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Larunbatean, MUko Garaia eraikinean aritu ziren 15 taldeen artean, proiektu berritzaile onenaren saria eskuratu zuen Gaztelupe guneko Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldeak. Beste bost talderekin batera, First Lego Leaguen estatutako finalean izango dira Arizmendiko taldeko kideak.  Baina ez zen izan ikastolak lortu zuen sari bakarra. Aktibozu Arizmendi Ikerlan taldeak MONDRAGON […]

GEHIAGO >

EUSPOTeko 87 spotak ikusgai. Eman zure botoa!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean, maiatzaren 12an, amaitu zen EUSPOTeko bideoak aurkezteko epea. Guztira 87 lan aurkeztu dira, iaz baino 36 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik gorakoek eginiko 52 lan jaso dira eta 18 urtetik beherakoek eginiko 35 lan, hauetatik gehienak Arizmendi ikastolako ikasleenak.  Publikoaren sarirako bozketa martxan da. Publikoaren botoa jasotzeko epea […]

GEHIAGO >

Bizi Astea; inguruko altxorrak ezagutzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Eguna Naturan deitzen den Bizi Astea experimentatzeko aukera izan dute DBH 1eko ikasleek. Bizi Aste honetan, inguratzen gaituzten altxorrak ezagutzeko parada izan dute. Modu honetan, naturarekiko ikuspegi abegikor bat garatzea izan  da helburu nagusia. Behin natura ulertu eta ezagututa, inguruko parajeak beraienak sentitu, errespetu eta maitasun osoz bizi ditzazten.  […]

GEHIAGO >

Basabeazpitik Almenera, abenturaz betetako bidaia

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean bisitan joan ziren Basabeazpiko 3 urtekoak Almenera. Abentura bikaina izan omen zen Almenera joan eta goiza bertan egitea. Guneko kanpoko eremuek asko eta asko esploratu eta jolasteko parada ematen baitute! Hasteko, oilotegi inguruan aritu ziren, hango gorabeherak arakatzen. Izan ere gelan Proia garatzen ari dira 3 urteko lagunak. […]

GEHIAGO >

“X gara” PROIa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteotan “X gara” PROIa garatu dute DBH1eko ikasleek. Kasu hontan aniztasun sexuala izan da landutako gaia. Almen gunekoek esperientzia errealetan oinarritutako testigantzak entzunda, askotariko hausnarketak egiten jardun dute. Gure inguruko errealitatean dagoen aberastasun danaz konturatzen hastea izan da helburuetako bat. Landutako guztia gunera zabaltzeko, bukaeran, gela bakoitzak txoko bat sortu du: […]

GEHIAGO >

Batxilergoko ikasleak azken txanpan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan hasi dira USE saioetara begira azken azterketa astean Batxilergoko 2. mailako ikasleak. Azken txanpan daude. Batxilergoa oso kondizio berezietan egitea egokitu zaie. Gertaera historiko asko eta askoren erdian. Urte batzutara, seguru batxilergoa oroitzen dutenean pandemia, konfinamendu eta maskarilla hitzekin lotuko dutela. Kezka garaia izateaz gain bizitzarako ikasketa garrantzitsu asko […]

GEHIAGO >

Begi-sarekoen saioa Batxilergoan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Batxilergoko 1 mailako Kultura Zientifikoko ikasleek Begi-Sare elkarteko kideen bisita izan dute. Begi-Sare taldean elkartzen dira, arrazoi diferenteak direla eta, ikusmen murritasuna duten kideak. Elkarteko kideen artean daude Almen guneko irakasle ohiak diren Itsaso Nuin eta Xabier Latorre.  Bi saio egin dituzte ikasleekin eta bertan ikusmen murritasuna garatzeko modu […]

GEHIAGO >

FLL Euskadi sari banaketa zuzenean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur, maiatzak 13, musika, festa eta batez ere berrikuntza!. Guzti hau zuzenean bizi ahal izango duzu 11:00tatik aurrera. FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren sariak banatuko dituzte! Mondragon Unibertsitateko AULA MAGNAN, Arrasaten, ospatuko den ekitaldian joan den larunbatean beraien proiektuekin liluratu gintuzten gazteek merezitako saria jasoko dute. Horien artean, Gaztelupeko Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi […]

GEHIAGO >

Arizmendi ikastolako 4 talde FLL Euskadiko txapelketan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Larunbat honetan jokatuko da  FLL Euskadiko txapelketa. Almen guneko bi taldek eta Gaztelupe guneko beste bik parte hartuko dute MUko Garaia eraikinean egingo den ekitaldian. Ikasleekin batera, Itsaso Arenaza eta Olatz Olaizola, Almen guneko irakasleak, eta Iñaki Barrutia eta Iñaki Agirrebengoa, Gaztelupe gunekoak, izango dira. Aurtengo ekitaldia COVIDa dela eta berezia […]

GEHIAGO >

Arizmendikoak Kutxa Biraren harreran, Aretxabaletan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astelehenean iritsi zen Aretxabaletara Kutxa Bira egitasmoko kutxa. Herriak harrera egin zion arratsaldean, Loramendi Euskara Elkarteak antolatutako ekitaldian eta bertan egon ziren, beste eragile gutxi batzuekin batera, bai Almen eta bai Basabeazpiko guraso, ikasle eta irakasleak. Ikastolan Euskal Herri osora begira gaudela irudikatzen duen antzezpen laburra egin zuten. Eta […]

GEHIAGO >