Almen gunea
Eskoriatza - Aretxabaleta

Almen gunea
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Bailarako ikastoletako 256 gazte, Euskal Giroan Jolasean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bailarako ikastoletako 256 gazte, Euskal Giroan Jolasean Txantxiku, Aranzadi eta Arizmendi Ikastoletako 256 haur izan ziren asteazkenean Arrasateko kaleetan zehar Euskal Giroan Jolasean ekimenean parte hartzen. 40 taldetan banatuta, lau txokotan txandatuz –Sebero Altuben (euskal joko-jolas tradizionalak), Biteri plazan (herri kirolak), herriko plazan (jolas kulturalak) eta Uarkapen (esku pilota eta pala)– […]

GEHIAGO >

Copa Colegiales: bihar mutilak final laurdenetan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Copa Colegiales txapelketan bihar mutilak final laurdenetan Joan zen ostiralean hasi zen estatu mailako Copa Colegial saskibaloi txapelketa, eta iparraldeko kanporaketan izan ziren Arizmendi Ikastolako bi talde, Gasteizen. Nesken taldeak galdu egin zuen, eta, beraz, ez da sailkatu hurrengo faserako. Mutilek, berriz, aurrera egingo dute, partidua irabazi ondoren. Bihar, ostirala, jokatuko […]

GEHIAGO >

Abian da BHklip, 2015 bideo-lehiaketa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Abian da BHklip, 2015 bideo-lehiaketa BHKlip bideo-lehiaketaren zazpigarren aldia izango da aurtengoa, eta parte-hartzen duten ikasleek bi hilabete izango dute bideo bat sortzeko ondorengo gaiaren inguruan: Eta zuk nola ikusten duzu? Irudikatu XXII. Mendeko ikastola. DBH 3, 4 eta batxilergoko ikasleentzat da, eta bi sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen […]

GEHIAGO >

Arizmendi Ikastola, Copa Colegiales txapelketan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Copa Colegiales txapelketan arituko da Arizmendi Ikastola Aurreko urte batzuetan bezala, aurten ere, estatu mailako Copa Colegiales saski-baloi txapelketan jokatuko du Arizmendi Ikastolak. Batxilergoko ikasleekin lehiatuko da, eta dagoeneko taldeen aurkezpena egin da, eta horrekin batera aurre-txapelketa ere jokatu da. Aurreko ostiralean, hilak 13, Gasteizko Marianisten ikastetxean izan ziren Arizmendi Ikastolako bi talde, […]

GEHIAGO >

Garaipen esanguratsua AKEko mutilen futbolean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Kadete taldeak, merezitako garaipena Futbol-denboraldi osoa zeraman Arizmendi Kirol Elkarteko mutilen kadete taldeak garaipenik lortu gabe. Bada, joan zen astean, 6 eta 3ko emaitzarekin gailendu zen Urki-B taldearen aurka egindako partiduan. Denboraldia hasi denetik ilusio, esfortzu eta ekimen handiz ekin dio taldeak bere jardunari, eta zapatuan etorri zitzaien horren saria. Asteroko […]

GEHIAGO >

Dantzaz Konpainiaren oparia ikastolari

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Dantzagela 2.0 proiektua landu zuten Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoek lehenengo hiruhilekoan. Arriaga musikaria aintzat harturik, koreografiak prestatu zituzten Lehen Hezkuntzako lau guneetan. Horretarako Dantzaz Konpainiako dantzariak izan zituzten irakasle eta gidari ikastolako gaztetxoek. Amaiera borobiltzeko, Dantzaz Konpainiek prestatu berri duten Itzalak obraren estreinaldia egin zuten joan zen astean Gazteluondon, proiektuaren amaiera […]

GEHIAGO >

Urdelardero ospatu dute Eskoriatzan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aratusteei hasiera ematen lehenetakoak izan ohi dira Eskoriatzakoak. Horrela, atzo Eguen Zuri izanik, Urdelardero ospatu zuten Almenekoek eta Jose Aranakoek elkarrekin. Haurrek ziria txorixo eta jaki goxoekin eraman zuten ikastolara eta gero kalez kale kantuan ibili ziren. Bukatzeko herriko plazan elkartu ziren eta udalak eskainitako txistorra jan zuten. Goiz bikaina pasatu […]

GEHIAGO >

Almenekoak eta Gazteluondokoak Terracotta Army erakusketan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan, bi gunetako ikasleak izan dira Bilbon bisitari, Almenekoak eta Gazteluondokoak. Euskalduna museoan dagoen Terrakotta Army erakusketa bisitatu dute. Izan ere, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoek Txanela ikasgaian Txina landu dute, eta zer egokiago bertatik bertara haien kulturaren atal hori ezagutzea baino. Almenekoak asteartean izan ziren eta erakusketa hori ez ezik, […]

GEHIAGO >

Basabeazpin, ekintzaz betetako aste borobila

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste benetan berezia izan dute Basabeazpiko haurrek, ekintzez betetakoa. Lehenengo egunetik hasi ziren martxan Aretxabaletako txikiak Zaharren Egoitzara bisitan joanez eta bertan herriko aitita-amamekin Porrotx eta Porrotxinen emanaldia ikusiz. Martitzenean, berriz, San Blas eguna ospatu zuten eta Aretxabaletako usadioei jarraituz, norberak ekarritako hamarretakoa elkarrekin partekatu zuten. Aste erdian, eguaztenean, Almeneko 3 […]

GEHIAGO >

Almenekoak atzo San Blas ermitan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almenekoak San Blas ermitara jakiak bedeinkatzen Atzo, San Blas egunean, Almeneko bigarren zikloko ikasleak eta irakasleak San Blas ermitara joan ziren, eskoriatzarren ohiturari jarraituz, jakiak bedeinkatzera. Eguraldia lagun, primeran ibili ziren ikasleak eta euskal kulturaren ezagutzarako balio izan zien bisitak eta ekintzak. Egunerako propio ikasleek hainbat jaki ekarri zituzten eta bertan […]

GEHIAGO >