Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ekainaren 6an, datorren zapatuan, ospatuko du Eskoriatzako herriak urteroko feria. Hemeretzi urte betetzen dituen Eskoriatzako Ferixiak inguruko eta Euskal Herri osoko baserritar eta artisauak batuko ditu, berriro ere, Eskoriatzako kaleetan larunbatean. Goizean goiz irekiko dira postuak etxaflero jaurtiketarekin eta txistularien kalejirarekin. Aurten ere, postuetan baserriko produktuak, artisautza-lanak eta tresneria ugari eta anitzak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Garberak abiarazi zuen lehiaketa baten parte hartu dute Almeneko bi taldek (Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako batek eta DBHko lehenengo mailako beste batek). Musika ikasgaitik bideratu da ekimena Izaskun Zubizarreta irakaslearen eskutik. Unai Busturia eta Aritz Oianguren irakasleen laguntza ere jaso dute ikasleek bideoak sortzeko orduan. DBHkoek lip-dub bat grabatu zuten Almeneko […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn BHklipeko sariak Almenera eta Gaztelupera Atzo banatu ziren BHKlip lehiaketako sariak. Epaimahaiarena Almeneko DBHko 3. mailako talde batek jaso zuen eta Ikuslearena Gaztelupeko laugarren mailako batek. Lehenengoa XXII. Mendeko betaurrekoak lanagatik Jone Zuloaga, Uxue Beloki eta Nerea Fernandez de Antonarentzat izan zen. Ikuslearena, berriz, Ainhoa Mendizabal, Jone Uribesalgo eta Wilbert Ciprianentzat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Igandetik asteartera bitartean Arizmendi Ikastolak Christophorus abesbatza hartuko du gonbidatu. Alemaniako Alstensteig-eko (Oihan Beltza) gazte abesbatza Espainian zehar ibili da aurreko egunetan kontzertuak eskaintzen, eta datorren astean Euskal Herritik pasatuko da, ikastolako abesbatzarekin trukea eginez. Igande eguerdian iritsiko dira Arrasatera eta iluntzean, 20:00etan, San Juan parrokian kontzertua eskainiko dute ikastolako abesbatzarekin […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostegunean erabaki zuen epaimahaiak aurtengo BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria. Aste honetan, berriz, Ikuslearen Saria bozkatzeko epea zabaldu da. Botoa maiatzaren 31ra arte eman ahal izango da. BHKlip blogean Ikuslearen Sarirako hautatu diren bideoak ikusi ahal izango dituzu, eta bertatik eman ahal izango da botoa. Pertsonako eta e-postako boto bakarra onartuko da. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko lau ikaslek jaso dute Euspot lehiaketako Gazte Saria Euskarazko Spot lehiaketaren laugarren edizioan Gazte Saria Almeneko DBHko laugarren mailako Ander Beitialarringoitiak, Lander Mediavillak, Asier Berezibarrek eta Mikel Zumaldek jaso dute. Aurkeztu ziren 35 lanetatik 22 finalisten artean Almeneko sei lan egon ziren, eta hain zuzen ere, horietako batek jaso du […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Larunbatean, Udaberri Jaia ospatuko dute, X. ez, Aretxabaletan Basabeazpi eta Almeneko txikiek. Maiatzaren 9an, larunbatean, ospatuko da aurtengo Udaberri Jaia Aretxabaletan. Urtero bezala, Basabeazpiko eta Almeneko txikientzako ospakizuna izango da larunbatekoa, eta goizean goiz hasiko dira ekimenekin. 10:30ean jolasak eta ibilaldia antolatu dute eta ondoren, mosaikoa egingo dute eta talo tailerra […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn DBHkoen III. Olinpiadetan, ikasleak oso gustura Joan zen astean bigarren mailako DBHkoen olinpiadak jokatu ziren Iturripen, hirugarrenez. Goizeko 09:00etan Arrasateko Iturripen elkartu ziren Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako ikasleak eta irekiera ekitaldi batekin eman zioten egunari hasiera. Horretarako talde bakoitzak aurkezpena eta desfilea egin zuen eta ondoren, denok batera aurreskua […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bilboko Zientzia Azokan ikasleen aurkezpenak Larunbatean, Zientzia Azokan izan ziren batxilergoko hainbat ikasle hiru proiekturen berri ematen jendaurrean. Laborategiko teknikak ikasgaia dute ikasle horiek, eta Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokara eraman zituzten ikasturtean zehar landutako ikerketa-proiektuok. Bilboko Plaza Berrian, jendaurrean, aurkeztuko zituzten, eta eurekin bertan izan zen Itsaso Nuin irakaslearen hitzetan “oso […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Osasun Astea Eskoriatzako guneetan Aste honetan, Eskoriatzako Udalak, Huhezik eta Arizmendi Ikastolak Osasun Astea antolatu dute. Lankidetzan ari dira egitasmo honetan hiru entitateak, Arizmendi Ikastolarentzat lehenengo aldia delarik. Izan ere, hirugarrenez antolatu da aurten Osasun Astea. Egunero askotariko ekimenak egin dira. Besteak beste, asteartean Huheziko ikasleak Almenera joan ziren eta laugarren […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.