Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan ibili dira zenbait ikasle ingeleseko B2 mailako titulua ateratzeko probari begira Mireia Muruamendiaraz irakaslearen azalpenak entzuten. Arizmendi ikastolak baimena du azterketa hauek bertan egiteko. Urtean zehar 3 deialdi egiten dira, eta batean edo bestean izena emanda, makina bat ikaslek egin dute saiakera. Aurten DBH3 eta DBH4ko ikasleei ere egin […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almen guneko Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak Aretxabaletako eta Eskoriatzako herrietara gerturatu dira; pandemia egoera honetan, herritik ateratzerik ez eta herriak eskaintzen dituen jolas aukerak ezagutzeko asmoz. Herrietako jolastoki zein natur guneak ezagutu eta aztertu dituzte eta makina bat daudela konturatu dira. Hori horrela, jolastoki zein natur gune gustokoenekin hormairudiak sortu dituzte […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Irakurle! Beste ezeri heldu aurretik, ikus ezazu bideo labur hau: Ekimen aparta, beraz, Almeneko DBH4koek martxan jarri dutena! Izan ere aldizkaria hutsetik hasita sortea ez baita lan makala; atalak diseinatu, edukiz bete, argazki, grafismo eta maketazioa zehaztuz diseinua eraiki… aspektu hauek guztiak kontuan hartuta jardun behar izan dute, eta hala jaio […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Almen guneko LH6ko ikasleak Eskoriatza modu sakonagoan aztertzen aritu dira: D2030 ekimeneko 11. helburuari helduta, “Herri Jasangarriaren” ideiaren azpian, herriko dendetako produktuen jatorria, kalitatea eta prezioak aztertzen aritu dira. Eta ea elikagai orekatuak herritar guztien esku egon ote daitezkeen ere hausnartzen aritu dira.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honen hasieran joan ziren Gaztelupe eta Almen guneko DBH4ko ikasleak Jakiunderen Jakin-Min programaren azken ekitaldian parte hartzera. Jakin-Mina programaren bitartez, aukera izan dute gure ikasleek urtean zehar hainbat hitzaldi eta eztabaida zientifikoetan egoteko. Azken ekitadia Donostiako Akuariumeko aretoan izan zen eta gure ikasle eta beste kide batzuen artean, hainbat ordezkari […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Miren Amurizaren bisita izan zuten Almen guneko LH6ko ikasleek. Bi gairen inguruan berbetan egon ziren: Alde batetik Mirenen azken liburua irakurri dute gelan (Kokonutt) eta, beste alde batetik, gure neska-mutilek piktoidazketan istorio oso bat eraiki eta idatzi behar izaten dutenez, aholku bila ere aritu ziren.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSPOT lehiaketaren sari banaketa ekitaldia maiatzaren 27an izango da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean 19:00etan. Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak aurkeztuko du sari banaketa eta Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzailearen musikarekin ere gozatu ahal izango dugu. Informazio gehiago.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergoko 1. mailan demokrazia partehartzailearen inguruko proiektuan murgilduta daude euskara eta filosofia gaien baitan. Horren harira, ikasi dute sistema demokratikoaren mekanismoak nolakoak diren gure inguruan eta zertan gauzatzen den demokrazia partehartzailea. Garrantzia berezia eman nahi izan diote demokraziarekin berez lotzen diren baloreen inguruko hausnarketari: etika, enpatia, errespetuz jarduteko eta elkarri entzunaz […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Larunbatean, MUko Garaia eraikinean aritu ziren 15 taldeen artean, proiektu berritzaile onenaren saria eskuratu zuen Gaztelupe guneko Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldeak. Beste bost talderekin batera, First Lego Leaguen estatutako finalean izango dira Arizmendiko taldeko kideak. Baina ez zen izan ikastolak lortu zuen sari bakarra. Aktibozu Arizmendi Ikerlan taldeak MONDRAGON […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean, maiatzaren 12an, amaitu zen EUSPOTeko bideoak aurkezteko epea. Guztira 87 lan aurkeztu dira, iaz baino 36 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik gorakoek eginiko 52 lan jaso dira eta 18 urtetik beherakoek eginiko 35 lan, hauetatik gehienak Arizmendi ikastolako ikasleenak. Publikoaren sarirako bozketa martxan da. Publikoaren botoa jasotzeko epea […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.