Almen gunea Eskoriatza

Almen gunea
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Ikastolako partaideak “HBE” aditu tituluko ikasleen agur ekitaldian

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Garabidek eta Huhezik elkarlanean antolatu ohi duten Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu tituluko ikasleak izan dira oraintsu gurean. Batxilergoko ikasleekin solasean aritu ziren bai Almenen, baita Gazteldupen ere. Euren herrialdeetako jatorrizko hizkuntza eta kultura gutxituen berri eman zieten, eta gure errealitatearekin duten harremanaz mintzatu ziren. Horrekin batera, egubakoitzean gure ikastolako hainbat ordezkari […]

GEHIAGO >

Nork esan du Hallowen euskal ohitura zaharra ez denik?

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikastolen Elkarteko prentsa bildumari esker jaso dugu arimen gauari buruzko artikulua. Bertan bestelako Halloween bat azaltzen zaigu, gurean errotuta egon izan dena. Eta gurera etorrita, martitzenean, urriaren 31n, Aretxabaltan Gaba Baltza ospatu zen, jaia berpizteko asmotan-edo. Ikastolako guraso Aitor Ziardegik doinu bat asmatu zuen, beste batzuekin batera kantua sortzeko, Almeneko ikasleek […]

GEHIAGO >

Batxilergokoen lehenengo proiektua abian

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan hasita eta hurrengo bi asteetan zehar, batxilergoko lehenengo mailako ikasleak “Kulturartekotasuna” izeneko proiektuan murgilduta egongo dira. Batxilergoan martxan jarritako proiektu bidezko irakaskuntzaren baitan kokatzen da egiteko hori eta Konfiantzaren Pedagogiaren markoak planteatzen duen ikaskuntza aktiboagoa du xede. Disziplina artekoa da: Gorputz Hezkuntza, filosofia eta hiru hizkuntza batzen ditu. Ikasleek […]

GEHIAGO >

Almeneko ikasleak bailarako herrietan zehar

Facebook Twitter Google+ LinkedIn “Debagoiena ezagutzen” proiektu lantzen dihardute Almeneko LHko laugarren mailako ikasleek. Hori dela eta, aurrekoan, Oñati, Antzuola, Bergara eta Elgeta herriak bisitatu zituzten. Informazio interesgarria jasotzeaz gain, ikaragarri ondo pasatu zuten! Bideoa.

GEHIAGO >

Arrasate Rugby Elkartekoak Gaztelupen eta Almenen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urriaren 3an eta 4an AREko Igor Isasi eta Julen Barrutia DBHko ikasleekin izan ziren, ikasleei kirol horren berri emateko eta parte hartzera animatzeko helburuarekin. Solasaldian rugbyaren balioak azpimarratu zituzten (kooperazioa, errespetua eta anaitasuna) eta aurreko ikasturtean bezala, Mojategira hurbiltzeko gonbidapena jaso zuten, rugbya bertatik bertara ezagut dezaten. Bestalde, DBHko bigarren mailan […]

GEHIAGO >

Almeneko Lehen Hezkuntzako guztiak egun berean mendira

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lehenengo eta bigarren mailakoak Urkulura igo eta Otalazelain bazkaldu zuten; hirugarren mailakoak  Apotzara joan ziren; laugarrenekoak, berriz, Bedoñara eta bertatik, gehienak Kurtzetxikira igo ziren. Azkenik, bosgarren eta seigarrenekoak Elixabarrira igo ziren eta animatu zirenak Kurtzebarri tontorrera. Primerako eguna denontzat! Txikien argazkiak, Nagusien bideoa.

GEHIAGO >

Almeneko DBHkoak familiarizazioan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, azken urteotan bezala, familiarizazioari lotutako ekintzak egin zituzten ikastolako hainbat gunetan. Ikasle berriei harrera egiteko eta elkarren harremanak sendotzeko egin ohi da familiarizazioa etapa guztietan. Konfiantzaren Pedagogiaren ikastolako markoan jasotzen den moduan, testuinguruarengan konfiantza izatea ardatzetariko bat baita, ikasleak bere gaitasunak ondo bideratu ahal izateko. Almenen, esaterako, egubakoitzean, Gynkana […]

GEHIAGO >

Eguenean, selektibitatearen emaitzak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean egin zituzten batxilergoko ikasleek Unibertsitaterako Sarbiderako Ebaluazio probak (USE). Guretik 97 ikasle aurkeztu ziren (Gaztelupetik, 59 eta Almenetik, 38). Aurten hainbat berrikuntza izan dituzte. Horietako bat, ikasgaien ordena. Orain artean, lehengo azterketa Lengua Castellana y Literatura izan da (ikasleei gogorra egiten zaiena), eta aurten Euskal Hizkuntza eta Literaturarekin hasi […]

GEHIAGO >

Ostiralean Ikastolaren Eguna, Biteri plazan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten Ikastolaren Egunaren ekintza gehienak, aurrekoetan bezala, ostiral arratsaldez ospatuko diren arren, goizetik hasiko da jaia. Alde batetik Olarteko haurrek 10:30ean danborrada egingo dute Olartetik Seberora eta ondoren herriko plazara. Bestetik, Lehen Hezkuntzako ikasleek ginkana egingo dute Biteri plazan 9:00etan hasi eta 12:00ak bitartean. Arratsaldeko ekintzen hasiera, 17:15ean Ospakizunaren irekiera 17:15ean […]

GEHIAGO >

EYPn hiru ikasle eskualdekotik estatu mailakora

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteburuan, Gipuzkoako European Youth Parliament jardunaldietako saioan izan dira batxilergoko hamabi kide. Bada, hurrengo fasera joateko, espainiar estatukora, horietariko hiru ikasle sailkatu dira, Almeneko Nerea Fernandez de Antona, Asier Mongelos eta Lierni Castilla. Ikasle horiek apirilean Gironan izango den National Sessionerako txartela lortu dute. Zorionak ikasle horiei eta baita beraiekin […]

GEHIAGO >