Almen gunea
Eskoriatza - Aretxabaleta

Almen gunea
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Aurreko egubakoitzean, kristalizazio-lehiaketan, Bilbon, DBHko ikasleak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn DBHko laugarren mailako fisika-kimika ikasgaiko ikasleek EHUk antolatutako kristalizazio lehiaketa batean parte hartu dute. Aukera horri esker, modu ludikoan kimika ikasgaiko hainbat kontzeptu eta prozedura landu dituzte eta ikerketa egiteko metodologia barneratu. Ikastolan bertan barne-txapelketa egin ondoren, aurreko egubakoitzean, Leioako EHUko campusean izan ziren ikasle batzuk Gaztelupeko I. Azkarate eta Almeneko […]

GEHIAGO >

Almeneko espazio berrien inaugurazioa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur egin dugu Almeneko espazio berrien inaugurazio ofiziala. Besteak beste, batxilergo berria martxan jartzeko asmoz egin ziren espazioen eraldaketak ikasturte honen hasierarako. Gaur goizean egin da ekitaldi nagusia eta bertan izan dira politika eta hezkuntza alorreko hainbat ordezkari, hala nola, Markel Olano Ahaldun Nagusia, Ikastolen Elkarteko lehendakari Jose Luis Sukia, Eskoriatza […]

GEHIAGO >

Batxilergokoek azken proiektuak aurkeztu dituzte: XNO, Trainer eta eraikuntza

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almenen zein Gaztelupen batxilergoko lehenengo mailakoek aurkeztu berri dituzte  aurtengo azken proiektuak. XNO izenekoan, albistegiak sortu dituzte; Personal Trainer delakoan, banakako osasun aholkularitza enpresak simulatu dituzte eta eraikuntzakoan, espazio berrietarako planoak diseinatu. Bizitzako benetako egoeren aurrean jarri dira, edukiak, prozedurak eta denetariko gaitasunak tarteko, horiei erantzuteko. Almenekoen bideoa, eta argazkiak: Almen […]

GEHIAGO >

Adin desberdinetako ikasleak nahasteko gune aproposa Almen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikastolan, azkenaldian, balio berezia ematen ari gatzaizkio adin desberdinetakoek elkarrekin jarduerak egiteari. Txikiek nagusiengandik ikasten dute eta alderantziz. Almenek LH eta BH (DBH zein batxilergoa) dituenez, aukera hori erruz aprobetxatzen du. Aste honetan ere etapaz aldatuko diren ikasleekin elkartu dira nagusiak, etapa berrian aurkituko dutenaz berba egiteko, espazioak erakusteko eta euren […]

GEHIAGO >

Almenekoen Gelditu, lasaitu eta bizi artelana Garaionen, Eskola Aldirien baitan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, Almeneko DBHko laugarren mailako ikasleak Garaionera (Araba) joan  ziren bertako aditu eta artisten laguntzarekin Gelditu, Lasaitu eta Bizi lana sortzera. Jarduera hori kokatzen da Tabakaleraren Eskola Aldiriak programan, eta horren bidez Almenera iristeko bideen biziberritzeko proiektua eraikitzen ari dira. Saio hartako argazkiak eta Tabakaleran azaldu zuten proiektuaren nondik norakoaren […]

GEHIAGO >

Ekintzailetasuneko ikasleen kooperatibetan, produktuak salgai

Facebook Twitter Google+ LinkedIn DBHko laugarren mailako ikasleek ekintzailetasuna ikasgaian kooperatibak sortu dituzte Valnaloneduca sare asturiarraren proiektuaren baitan. Hori dela-eta, inguruko hainbat enpresetako produktuak jarriko dituzte salgai (Jakioneko produktuak, Aspaceko otarrak, Gatzagako txokolatea….). Horren berri zehatzagoa eta eskaera egiteko aukera, formulategi eta guzti, datorren astean jasoko dugu Alexia bitartez.

GEHIAGO >

Belgikako A. Emonds unibertsitate-irakaslea, gure batxilergoa ezagutzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eguaztenean, University Colleges Leuven-Limburg (UCLL) unibertsitateko Ann Emonds irakaslea, Huheziko irakasle batekin batera, Gaztelupen izan zen ezagutzen batxilergo berritzailean nola lan egiten dugun. Emonds LH eta BHko irakasle da graduetan, teknologia arloan, eta BHko irakasleekin STEAM hezkuntza-markoa lantzen dihardu. Bisitaren bidez, BHn zientzia eta teknologiaren berrikuntzarako ditugun estrategiak ezagutu nahi zituen, […]

GEHIAGO >

Proiektu berritzaileak aurkeztu dizkiete batxilergoko ikasleek gurasoei

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan batxilergoko lehenengo mailako hainbat ikaslek proiektu berritzailean zer eta nola egiten duten lana azaldu diete Gaztelupeko DBHko laugarren mailako ikasleen gurasoei. Datorren ikasturtean etapa berria hasiko duten gazteen gurasoek atentzio handiz jarraitu zuten Txomin Arriaran, Lera Garcia, Jon Elosegi, Kepa Lezeta, Eider Magunazelaia eta Ane Arrizabalagak eman zizkieten azalpenak. […]

GEHIAGO >

EYP: Almenetik Kordobara abiatu ziren hiru ikasleak nazioarteko topaketetara

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Donostiako saioa irabazita sailkatu ziren Espainia mailakora, eta hangoan ere bikain jardun ondoren, batxilergoko lehenengo mailako Ane Martinez, Eneko Mateos eta Maite Larrañaga nazioarteko fororako sailkatu dira. Bejondeizuela, hirukote, eta segi gozatzen eta asko ikasten! Argazkiak.

GEHIAGO >