Almen gunea Eskoriatza

Almen gunea
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

LH4. mailakoak Paddy Recalderekin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtarrilaren 14an, Almeneko 4.Mailako ikasleak Paddy Rekalde idazlearekin egon ziren Eskoriatzako liburutegian. Zoragarri pasatuaz gain, gauza asko ikasi zituzten eta idazteko eta irakurtzeko grina sartu zitzaien ikasleei. Argazkiak.

GEHIAGO >

Batxi 1ekoak LH3koekin jolasean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko Giza zientzietako batxilergoko ikasleak LH3koekin egin zuten ostegun goiza jolas eta dantza afrikarrak egiten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Modalitateetako proiektuak martxan Batxin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko eta Gaztelupeko Batxi 1ekoak 2019ko modalitateetako gaiak hartzen dituzten proiektuetan hasi dira. Zer esan nahi duen horrek? Bada, bi astez ohiko orduz orduko jarduna eten eta modalitate bakoitzarekin lotutako gaia garatuko dutela. Modalitateko diziplinarteko 3 proiektu landuko dituzte: Bizikleta, Zanbulu eta Itsaso bat eta mundu bi. Irakurri gehiago.   Teknologoek, […]

GEHIAGO >

Agenda 21ekoak Baserriaren figuraren inguruan lanean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Almeneko DBH2ko ikasleak Bolibarreko Etxebarri baserria ezagutzera joan dira Agenda 21 programaren barruan. Izan ere, aurten Baserriaren figura hartu dute gai zentral bezala Agenda 21en. Irakurri gehiago. Baserritarraren lanbidea, kultibo ereduak, herribideak, baserrien egitura funtzionala…hainbat izango dira gaiaren inguruan ukituko dituzten esparruak. Aste honetan Ibarraundi museoan azalpenak jaso eta […]

GEHIAGO >

First Lego League barne txapelketa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo izan ziren FLLko barne txapelketak Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek bederatzigarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 taldek hartu zuten parte, 60 ikasle guztira, eta Gaztelupetik 8, guztira 85 ikasle. Ikasleekin batera, Gaztelupetik Aitor Ziardegi, Iñaki Agirrebengoa eta Mikel Egiguren eta Almenetik Ibone Arejolaleibar eta Itsaso Arenaza irakasleak ere […]

GEHIAGO >

Batxi 2koak Iparraren bila

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azken aste hauetan mugimendu handia ikusten da Almeneko batxi 2ko bizikidetzako orduetan. Orientazioaren gaiari heldu diote bete-betean, ikasturte hori baita etorkizunean ikasi nahi dutena erabakitzeko klabea. Horrela, bada, Eli Mendia orientatzaileak antolatuta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak etorri dira geletara haien eskaintza erakustera. Era berean gurasoendako bilera informatiboa ere […]

GEHIAGO >

Almenekoen eskutik ingelesez jolasean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Almeneko 6.mailakoek jolas ezberdinak prestatu zituzten Jose Aranako 4 eta 5 urteko haurrentzat, Basabeazpiko 5 urteko haurrentzat eta familia kideentzat. Ingeleseko proiektua izan da eta  ederto ibili ziren denak. Argazkiak.

GEHIAGO >

HIESaren aurkako eguna Almenen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Abenduak 1ean, mundu mailan ospatzen da HIES-aren kontrako eguna. Aste honetan aritu dira Kultura zientifikoa gaiko ikasleak erakusketa informatiboa muntatu eta azalpenak ematen: HIES-a zer den, nola kutsatzen den, gainerako sexu bidez transmititutako gaixotasunak zein diren… Mito faltsuak argitzen ere ibili dira. Argazkiak.

GEHIAGO >

Ulma, Degurixa eta Geologiaren interpretazio zentroa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Abenduko lehenengo astea ekintza ezberdinez betea izan dugu Almenen DBH eta Batxilergoan. Hasteko, DBH4ko biologia-geologia gaian ari diren ikasleak Degurixako depresio eta bestelako egitura geologiko zein biologikoak ezagutzera joan dira. Argazkiak.

GEHIAGO >

Batxi 1ekoen otarra

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Oraindik ez da saritua azaldu. Abenduaren 3an egin zuten batxi 1ekoek otarraren zozketa eta zenbaki saritua 0449 izan zen. Begiratu ondo poltsikoetan… Bideoa.

GEHIAGO >