Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haize bolada gogorren ondorioz, Almeneko bidean hainbat zuhaitz erori dira eta arriskutsua zen bertara igotzea. Gainera, argindar barik egon da gunea goizean zehar. Hori dela eta, klaseak bertan behera geratu dira gaur. Bihar, asteartea, klaseak berriro normal emango dira.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lehenengo hiruhilekoaren amaieran arrazakeriaren aurkako proiektu bat egin zuten batxilergoko lehenengo mailako ikasleek. Gaia kulturartekotasuna izanik, eragiteko asmoz hainbat ekoizpen sortu zituzten: bideoak, komikiak, logoak, abestiak….. Horietako abesti bat rap genero musikalean aurkeztu zuen Almeneko talde batek, eta proiektua amaitzeko sare sozialen bidez partekatu dute. Lan horrek Arrazismoaren aurkako rap-a du […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Larunbatean, Arizmendi Ikastolako lau talde Zamudion jokatu zen First Lego Leagueko EAEko txapelketan izan ziren, eta haietako batek robotaren diseinu mekaniko onenaren saria jaso zuen. Talde horretako partaideak Gaztelupeko ikasle hauek dira: Ion Elosegi, Oier Abarrategi, Mikel Barrena, Alain Egia, Julen Abarrategi, Andoni Narbaiza, Aimar Mijangos, Gorka Ruiz de Eguino, Gorka […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EYP simulatu zuten aurreko astean 75 ikaslek Almenen European Youth Parliament ekimenean parte hartzen dihardu ikastolak azken zazpi urteotan. Batxilergoko lehen mailako ikasleak prestatzen dira bertan aritzeko, eta hainbat fase egonik (EAEkoa, Espainiakoa, Europakoa), guztietan gai baten inguruko debate parlamentarioa planteatzen da. Gure ikastolan ingeles ikasgaiko curriculumean barneratuta dago proiektua. Berez, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergoko ikasleek hainbat lan partekatu dituzte proiektuaren amaieran Gabon aurretik batxilergoko lehenengo mailako ikasleak proiektu bidezko ikaskuntzan aritu ziren. Gaia kulturartekotasuna izan zuten eta eragiteko asmoz sortutako askotariko ekoizpenak sortu zituzten: batzuek bideo bidez islatu zuten landutakoa, beste batzuek kantu bat sortuz, izan ziren irudiarekin lotutako lanik sortu zutenak ere (komikia, logoa, ….) […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtarrilaren 28an izango da FLLeko EAEko kanporaketa Zamudion, eta DBHko laugarren mailako teknologiako ikasleak dagoeneko txapelketarako prestatzen hasita daude. Gaur, hilak 29, barne kanporaketa jokatu da Gaztelupeko aretoan. Almeneko eta Gaztelupeko 80 ikaslek, taldeka antolatuta, misioaren proba egin dute, eta bertatik aukeratuko dira Zamudion ikastola ordezkatuko duten lau taldeak. Aurtengo gaia […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bihar, larunbata, Ezkurtxoren Eguna ospatuko dute Jose Arana eta Almeneko ikasleek. Bi urtetik gorako haurrek eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailara artekoek arratsalde pasa egingo dute Eskoriatzako Apotza auzoan. Hirugarren bueltari ekingo diote aurten Udala eta Arizmendi Ikastola (Jose Arana eta Almen) egitasmoarekin hasi zirenetik, orain hogei-bat urte, aurtengoa hirugarren itzuleraren hasiera […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn 50. Urteurrenaren antolatzaile eta eragileek prentsaurrekoa egin dute gaur Almenen, Festa Handiaren bueltan prestatu duten egitaraua aurkezteko. Azken 50 urte hauetan Almenen ikasle, irakasle, guraso ohiak eta gaur egun diharduten irakasle, ikasle, gurasoak…. elkartzeko, egun osoko ospakizuna prestatu dute ekainaren laurako: goizean zehar kirol ekintzak egingo dira eta zumba herrikoia. Gainera, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Igandean, Arizmendi Kirol Elkarteko neskek jubenil mailako boleiboleko play off-a jokatu zuten Donostian, eta laugarren postua lortu zuten. Finalaurrekoa Mundaiz taldearen aurka jokatu zuten, eta bi eta biko emaitzaren ostean, azkenengo set-a 15 eta 11 galdu zuten Arizmendiko jokalariek. Mundaiz taldeak lortu zuen lehenengo postua finalerako. Partidu benetan bizia. Hirugarren eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EHko Eskola mailako 1. Kristalizazio lehiaketan kristal onenaren saria jaso zuen ikastolak ostiralean Bilbon. Azken fasea jokatu zen bertan, eta han izan ziren barne-txapelketan sailkatu ziren sei ikasleak: Almeneko Elaitz Iregi, Julen Bastardo eta Alex Benitez eta Gaztelupeko Victor Garcia, Urtzi Urizar eta Hugo Teruel. Gaztelupeko taldeak jaso zuen banatu ziren […]