Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasbiaiarako dirua atera behar dutela eta, hor joan dira Almeneko DBH eta Batxiko ikasleak Donostiako Miramonen ETBk daukan eraikinera Gure Kasa programan publiko gisa parte hartzera. Gustura ibili omen ziren zokomiran eta telebistak gauzak nola egiten diren bertatik bertara ezagutzen. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko DBH4ko ikasle ordezkariek guraso taldeari aurkeztu dizkiote ikasbidaiaren nondik norakoak. Katalunia aldera egingo dute bisita eta kanping bateko bungallowetan egingo dute lo. Oporretatik bueltan egingo dute ikasbidaia.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azken aste honetan Almeneko eguerdiko barne txapelketetako finalak jokatu dira. Txapelketak urtarrilean hasi ziren eta guztira 90 ikaslek parte ondoren finalen txanda izan da aste honetan. Finalak giro ederrean jokatu dira. Hemen talde txapeldunak! Saskibaloian DBH 2ko MONGUE :Danel, June eta Oskitz. Areto futbolean DBH 2ko VLF: Unax, Kaiet, Enaitz, Amets, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 26an hasi zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatziak 2019 ekitaldia. Guztira 1.000 ikasletik gora. Saioak Gipuzkoako 8 eskualdetan izango dira . Debagoieneko saioa asteartean izan zen Almenen. Oñati, Kurtzebarri eta Almeneko LH eta DBHko neska-mutilak ibili ziren bertsotan. Amaieran, Ohiana eta Haizea Arana ahizpek ere bertso bana bota zuten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean, Durangoko Ibaizabal Ikastolako zuzendaritza taldeko hiru kide izan genituen Gaztelupen, Batxilergoan egiten ari garen eraldaketa bertatik-bertara ezagutzeko. Elena Errasti, guneko zuzendariak gidatuta, Proiektuetan Oinarritutako Metodologiaren bidez ikasleek nola diharduten ikusteaz gain, gazteekin egon eta hitz egiteko aukera izan zuten. Proiektuen bidez lan egitearen onurak bikain agertu zizkieten bisitariei gure gazteek!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gipuzkoako eskolarteko txapelketaren azken kanporaketa jokatu zen duela egun batzuk eta berau irabazi eta gero, Haizea Aranak finalerako txartela lortu zuen. Ondorioz, Almeneko batxilergoan ikasle diren Oihana eta Haizea Arana ahizpek, biek ala biek jardungo dute Lasturren gaur jokatuko den finalean. Zorionak bioi. Animo eta gozatu!!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean izan ziren Euskal Herriko Unibertsitateko ate irekien jardunaldiak eta, beraz, gure ikasleak bisitan joan ziren fakultate ezberdinak ikustera. Urtean zehar beste leku batzuk bisitatzera joaten dira edo gunera ekartzen ditugu informazio saioak. Ikastolan bertan daukagun heziketa zikloen eskaintzaren berri ematen zaie, esate baterako, edo MU edo Deusto eskaintzen berri […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten Almeneko batxiko ikasleek Kaixomundua.eus webgunean egindako lehiaketa deialdian parte hartu dute IKT gaiarekin lotuta. Lana, webgunea diseinatzea zen. Proiektuari amaiera emateko, Zamudioko Euskaltel eraikinean antolatu dutela bukaerako ekitaldia, eta hara joan dira batxi 2ko giza zientzietako 6 kide Unai Busturia irakaslearekin batera. Lotura honetan ikusi daitezke sortu dituzten lanak. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azken aste hauetan Almeneko DBH4ko zenbait ikasle Amaia Albes arropa diseinatzailea elkarrizketatu ahal izateko prestakuntza lanetan ibili dira. Kazetari profesionalak nola, hala aritu dira gure ikasleak ere dokumentatzen. Almenen batxilergoko ikaslea izandakoa dugu Amaia eta beraz gurean ere egin dute elkarrizketaren bat testigantza eta datuak biltzeko. Jaione Agirre irakaslearen aholkularitza eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko DBH2koak Oñati aldera joan zaizkigu aste honetan, natur zientzien gaian energiaren ekoizpen aukerak aztertu eta gero, inguruan daukagun egitura hidroelektrikorik interesgarrienetakoa ezagutzera. Oñatiko natur eskolakoekin batera egin dute irteera, Araotzen hasi eta Olateko zentral hidroelektrikoraino. Izan ere, Union Cerrajera Mondragonesakoek orain dela 100 urte inguru, hainbat azpiegitura eraiki zituzten, ubide, […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.