Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolako abesbatzak Tosca operan parte hartuko du datorren martxoaren 28an. Ozenki taldeak antolatuta, Amaia antzokian izango da opera hori eta bertan Rakel Murgiondoren abesbatzako hamar lagun taularatuko dira kantu bidez bi eszenatan. Ozenki taldeak azken urteetan maila bikaineko operak ekarri izan ditu Arrasatera, eta oraingoan ere horrela egingo du. Beraz, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EYPko lehenengo saioak egingo dira asteburu honetan eta hurrengoan, eta gure ikasleak bertan izango dira. Aurtengo European Youth Parliament (EYP) martxan dago dagoeneko. Lehenengo saioak, Euskal Herri mailakoak, hain zuzen ere, asteburu honetan eta hurrengoan egingo dira Bilbon eta Aretxabaletan hurrenez hurren. Bederatzi talde direnez, ohi baino kopuru handiagoa, bi asteburutan […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aretxabaletako Udaleko kultura batzordeak abian jarri zuen aratusteetarako abestia hautatzeko lehiaketan, Arizmendi Ikastolako zortzi ikaslek saria jaso dute egin duten lanagatik. Zortzi gazte horiek batxilergoko ikasleak dira Almen gunean, eta 600 euroko saria jaso dute Ez da egun txarra izango lanagatik. Aripro taldea osatzen duten ikasleak honako hauek dira: Ainhoa Sanchez, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iaz hasitako esperientziari jarraipena emanez, Donostiako Dantzaz Konpainiako kideak astebete emango dute Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Dantzagela proiektua jarri zuten abian iazko ikasturtean, hezkuntza formala eta ez formala uztartuz. Horrela, aurten Dantzagela 2.0. proiektuaz jarraituko dute, astebetez unitate didaktiko bat landuz LHko 5. eta 6. mailako ikasgeletan. Aurten, Juan Arriaga “Euskal Mozart” […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iazko ikasturtean marka berriari lotuta eta ikastolako guneei aire berri bat eman nahirik, Arizmendi Ikastolako mantenuko lankideak gune guztietako eraikinak margotzen hasi ziren. Marka berriaren koloreak eta formak eman zizkieten erdiei baino eraikin gehiagori. Aurtengo ikasturterako geratu ziren Almen, Gazteluondo, Gaztelupe eta Ferixalekua. Gabonetarako horiek ere pintatuta egongo dira. Ferixalekua margotzen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtea hastearekin batera izan genuen Kaskarotenea ikastolak Ziburuko Herriko Etxearekin zituen arazoen berri. Ordutik, gainera, okerrera egin du egoerak, neurri zorrotzak hartu baititu ikastola kanporatzeko. Bada, azaroaren 8an Ziburun egingo den Euskal Herri mailako manifestaziora joateko autobusa antolatuko du Arizmendi Ikastolak Aranzadi eta Txantxiku ikastolekin batera. Egun horretan 13:00etan aterako da […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Xabier Lete zenak “Haizea dator Ifarraldetik, hego berotik ekaitza” zioena ez da LOMCEren kasuan betetzen. Madril hegoaldetarrean sortu eta garatzen ari diren Hezkuntza Legea, Partido Popularraren eskutik datorkigu euskaldunoi, antzeko beste hamaika arau bezala, problemak konpontzeko izan ordez, bazterrak gehiago endredatzeko balio izango duena. Beste ezertarako ez, tamalez. Ikastolen historia, hezkuntza […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten bi formazio eskainiko ditu Arizmendi Ikastolako Guraso Eskolak. Alde batetik, Haur Hezkuntzako haurraren ezaugarri eta orientabideen inguruko formazioa emango du Arantza Lejarragak, Arizmendi Ikastolako HHko pedagogoak. Bestetik, orain bost urte sortu zen taldeak sakontze-ikastaroa izango du Rafael Cristobal psikiatraren gidaritzapean. Zazpi saio izango dira guztira, eta Uribarrin (Arrasate) egingo dira […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Korrikalariek 5.7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Arrasateko kaleetan zehar markatuko den zirkuituari hiru bira emanez. Aurrekoetan bezala hasiera (20:00etan) eta amaiera Ferixalekuan izango da. Besteak beste, kirola sustatzeko helburuarekin jarri zen abian ekimen hau orain sei urte, eta, parte-hartzea zein sortzen den giroa ikusita, Lanbide Heziketakoek beste urtebetez antolatu nahi […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ziburuko Kaskarotenea ikastola oso egoera larrian dago, izan ere, udalak utzita zion eraikina ez uzteagatik, ikastolak eguneko 100 euroko isuna ordaindu beharra dauka. Arizmendi Ikastolak egoera hori ezagututa, diruz laguntzeko asmoa hartu du, eta horretaz gain, egoera horren berri eman nahi du eta salatu. Horretarako, besteak beste, San Migel jaietan, ostiral […]