Almen gunea
Eskoriatza - Aretxabaleta

Almen gunea
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Bertso-saioa Eskoriatzako Zaldibarren

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean Eskoriatzako Zaldibar aretoan egon ziren Almeneko LH5 eta 6ko ikasleak ikastolan landutako bertsolaritza gaian ikasitakoak praktikan jartzen. Bertso politak aurkeztu zituzten; gela osoaren artean talde txikitan kantatuta istorio ezberdinak entzun ahal izan zituzten guraso eta familiakoek. Hona ekarri ditugu agurreko bertsoak.

GEHIAGO >

Bostak bat proiekturako jolasak prestatzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn “Bostak bat” proiektuari amaiera emateko, Almeneko LH3koek 5 zentzumenekin lotutako jolasak sortu zituzten 1. mailakoentzako. Zentzumenen urritasuna duten pertsonen azalean jartzeko parada izan zuten denek. Guztiok batera oso gustura aritu ziren. Argazkiak.   

GEHIAGO >

LH1ekoak erromatarrarekin eta olinpiadak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko LH1 mailako ikasleak aurreko batean erromatar baten bisita izan zuten, garaiko kontuak, ohiturak, jolasak,… Ikasleak aho zabalik egon ziren. Horren ondoren, 1.mailako eta 2.mailako ikasleak olinpiadak egin zituzten, hainbat joku desberdin egin eta gozatuz. Erromatarren eta olinpiaden argazkiak.

GEHIAGO >

Bertan da Eskoriatzako 23. Ferixie

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ohi bezala, ekainaren lehenengo larunbatean Eskoriatzako kaleak jendez gainezka egongo dira hogeita hirugarrenez Jose Aranakoek antolatuko duten Eskoriatzako Ferixie ospatzeko. Baserriko produktuak, artisautza, trikitilari, talo goxoak… Aurten Arizmendiko lankidea den Ibone Arejolaleibarrek landu du ferixako diseinu grafikoa. Lan polita! Hemen kartela eta diptikoa.

GEHIAGO >

Matematika aplikazioak Errealaren egoitzan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Almeneko Batxi 1 mailako Giza Zientzietako ikasleak Zubietan egon ziren, urte batzuetatik hona Errealean sortu duten Datu eta Ebaluazio Unitatea ezagutzen. Bertan jaso zituzten Xabier Abascal, Alfonso Azurza eta Aretxabaletarra dugun Bixen Calzonen azalpenak.  Propio prestatu zuten hirurek aurkezpena estatistikak eta datuen trataera eta interpretazioak haien lanean daukan garrantzia […]

GEHIAGO >

Batxi 2koen agur-bazkariak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan egin dituzte Almeneko eta Gaztelupeko Batxi 2koek agur-bazkariak. Lehenengoak Almeneko jangelan eta besteak Gaztelupeko patioan. Azterketak bukatu eta gero, deskantsua hartuta etorri ziren denak eta elkarrekin giro eta umore onean bazkaldu genuen. Bertsoak, loreak, dantzak, abestiak, oroitzapenez betetako bideoak… Almenen, gainera, aurten erretiroa hartuko duten irakasleei ere egin zieten […]

GEHIAGO >

LH6ko gurasoen formazioa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Almeneko LH6ko gurasoendako deialdia egon da formazio saioa egiteko. Ikastolako drogomenpekotasunaren aurkako programan, LH6ko kontsumo-ohituren inguruko ikerketa egin da aurten. Aurreko saio baten emaitzak eta hauen inguruko hausnarketak jaso baziren, oraingoan gazteekin limiteen inguruan eta komunikazio asertiboaren inguruan jardun zuten.

GEHIAGO >

Aktore profesionalen bisita

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko DBH2ko ikasleek aste honetan Olatz Pagaldai eta Jon Zubiaga aktore profesionalen bisita izan dute. Ikasleen galderak erantzuten jardun zuten giro onean. Gaur egun afizio dena ofizio bilakatuko ote da egunen baten? Bide hori egindakoen ereduak badituzte, behintzat!

GEHIAGO >

Oihana Arana Urruzuno literatur lehiaketaren irabazle

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Oihana Arana izan da “Urruzunotarrak gehituz” literatur lehiaketaren irabazlea. Prosan idatzitako lanarekin lortu du saria. Benetan berri pozgarria. Saria lortu duelako, Almeneko ikaslea delako eta eta batez ere bere idazkerarekin gozatu dezakegulako. Zorionak, Oihana!

GEHIAGO >

Denboraldia borobiltzen ikastolako kirolariak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Denboraldia amaitzear egon arren gure kirolariek emaitza bikainak lortzen jarraitzen dute. Uxue Azkuek urrea lortu zuen Gimnasia Aerobikoko Espainiako Txapelketan eta Izaskun Garcia-Nahia Irazola bikoteak 3. postua, hirurak Gaztelupeko ikasleak. Nahia Arguiz gimnastak, aldiz, urrea lortu zuen Abetxukon ospatutako Euskadiko Txapelketan bakarka eta baita taldeka ere Alaitz Aranbarrirekin batera. Amaitzeko, Ane […]

GEHIAGO >