Almen gunea Eskoriatza

Almen gunea
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Arrasateko LHko laugarren mailakoak “Labirintoaren erbestean” saioan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eguaztenean, irakurketarekin lotutako saio baten parte hartu zuten LHko laugarren mailakoek, Kulturaten. Ikasleak taldetan banatuta labirintoan zehar abiatu ziren. Ibilbidean talde bakoitzak ipuin bat sortu zuen bidean aurkitu zituzten hainbat sekretu tarteko. Ederto ibili ziren! Gazteluondokoen argazkiak.

GEHIAGO >

Orientaziorako bidean, Almeneko batxilergokoak Lanbide Heziketakoen saioa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergoko bigarren mailakoek hurrengo ikasturtean zein ikasketa egin erabaki behar dute hilabete gutxi barru, eta horretan laguntzeko hainbat saio izaten ari dira. Aste honetan Lanbide Heziketako Xabin Arriola irakaslearekin izan dute solasaldia ikastolak eskaintzen dituen zikloen inguruan. Xabin Arriola TAFYD zikloko irakaslea da. Argazkiak.

GEHIAGO >

Almeneko ikasleak pancake-ak egiten

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bosgarren mailako ikasleak errezetak ikasten ibili dira ingeles ikasgaian, eta amaitu dutenean, bururatu zaie lehenengo mailakoekin batera pancake-ak egitea. Ekintza polita izan da eta pancake ederrak egin dituzte, gero elkarrekin dastatzeko. Argazkiak.

GEHIAGO >

Euskal diasporari buruz Almeneko nagusiak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn DBHko laugarren mailakoak LHko bosgarren mailakoen geletan izan berri dira euskal diasporaren inguruko azalpenak ematen. Oso giro ona sortu zen taldeen artean eta gaztetxoek interes handia erakutsi zuten gaiarekiko. Argazkiak.

GEHIAGO >

Almeneko batxilergoko osasun ibilbideko ikasleak Bio Donostia zentroan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Osasun arloko ikerketa zentroa da Bio Donostia. Parkinsona eta minbiziaren inguruko ikerketa lanak aurrera eramaten dituzte Donostia Ospitalearekin elkarlanean. Eguaztenean, bertan izan ziren batxilergoko bigarren mailako ikasleak. Punta-puntako teknologia eta laborategiak ikusi ez ezik, ikertzaileekin aurrez aurre jarduteko aukera ere izan zuten. Irakasleen esanetan: “Ikasle asko bueltatu ziren etorkizunean han lan […]

GEHIAGO >

Egitarau oparoa Almenen Euskararen Egunean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lehen Hezkuntzan, areto nagusian ekitaldi ofiziala eginez hasi dute goiza. Euskararen aldeko manifestua irakurri eta bertsoak abestu ondoren, adinen araberako egitura alde batera utzi eta nahastuta pasatu dute goiza (mimika eginez, marrazketa, eskulan eta gorputzarekin irudiak eginez…) DBHko lehenengo zikloan,, euskarazko atsotitzen inguruko bideo-lehiaketa antolatu dute eta dantza-lehiaketa, besteak beste. Bigarrenean, […]

GEHIAGO >

Egun morea Almenen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko egubakoitzean, Indarkeria Matxistaren aurkako Egunaren bezperan, Almeneko DBHko laugarren mailako ikasle talde batek, gaian sentsibilizatuta, ikastolako hormak mezuz bete zituzten, eta gelaz-gela joan ziren azalpenak emanez eta gainerako ikasleak hausnarketara bultzatuz. Hainbat gelatan ikuspuntu ezberdinetako elkarrizketak eragin zituen ekintzak, eta aukera sortu zen gaiaz jardun ahal izateko. Irakasleek txalotu egin […]

GEHIAGO >

Idahon jaiotako euskal amerikarren bisita Almen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko DBHko laugarren mailako ikasleak euskal diasporaren inguruko gaia lantzen ari direla eta, eguaztenean Idahon (AEB) jaiotako amerikar eta era berean euskaldunen bisita izan zuten. Solasaldian hango euskal jatorrizko amerikarren historiaz eta egoeraz jardun zuten: Boiseko Euskal Etxea, Basque Museuma, Oinkari euskal dantza taldea…. Haur Hezkuntzako ikastola txiki bat ere badela […]

GEHIAGO >

Almeneko batxilergokoak hasi dira euren ondorengo ibilbidea irudikatzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergoko bigarren mailan ari diren ikasleek ondoren egingo dituzten ikasketak erabaki behar izaten dute ikasturte horretan.  Erabaki horretan laguntzeko ikastolan hainbat bilera, ekintza eta bisita antolatzen dira, eta oraingoan bailarako unibertsitatearen eskaintza entzuteko txanda izan da. Eguen honetan MUko hiru fakultateko kideen bisita izan dute: ingeniaritzakoena, enpresagintzakoena eta Huhezikoak fakultateko kideena. […]

GEHIAGO >

Almenekoak Urkulura ura aztertzera

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, Agenda 21eko arduradunek antolatuta, Urkulura joan ziren Almeneko LH 4. mailakoak. Bisitaldian hiru lekutan gelditu ziren: Bolibar errekan, Urkulu errekan eta urtegiaren horman. Hormaren barrualdea ezagutzeko parada izan zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >
24 / 34« First...10...2223242526...30...Last »