Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteburu honetan ospatzen dira Aretxabaletan San Migelak. Arizmendikoak ere bertan izango dira. LHkoek Almenen prestatu dituzten hainbat produktu salduko dituzte: krispetak eta sagar dultzea esate baterako. Batxilergokoek taberna jarriko dute pintxo eta edariekin eta errifak salduko dituzte otarra zozketatzeko. DBHko ikasleak, berriz, umeentzako tailerrak dinamizatzen egongo dira. Animatu, beraz, etorri festa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten ere batxi 2ko ikasleak ikasbidaian Italia aldera joan zaizkigu. Iazko ikasturtea prestakuntzatan eman eta gero, bertan eman dute azken aste hau: Pisa, Florenzia, Siena eta Erroma ezagutu ahal izan dituzte. Pasa den larunbatean abiatu eta egunotan dira bueltatzekoak, Italiatik Bartzelonara doan ferry-a hartuta. Blanka Legorburu eta Jaione Agirre irakasleak ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Hurrengo bi asteetan mundu mailan mugimendu handia egongo da, deialdia egin baitute klima aldaketari aurre egiteko protesta ekintzak antolatzeko. Almen gunean horrek ere izango du bere isla eta batxilergoko kultura zientifikoko ikasleak martxan jarri dira; gogotsu, gainera. Lehenengo ekintza, gaur bertan egin dute. Mendi irteeretarako prestatu duten motxilatan ahal den plastiko […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean aipatu genuen bezala, batxilergoko ikasleek ikasturtea “Zer da Arizmendi Ikastola?” proiektua garatuz hasten dute. Ikasturtean zehar beharko dituzten lan ereduak praktikatzen hasteko aukera izanda, lehenengo aurkezpenak ere egin behar izan dituzte publikoan Almenen. Aurkezpenaren bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ohi bezala, aurten ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan mendi-irteerak egin dituzte bai Almenen baita Gaztelupen ere. Igandean ikasbidaira joango direnez, Gaztelupeko batxi 2koak izan dira mendira joan ez diren bakarrak. Beste guztiak, Murun, Urkulun, Besaiden, Uribarri Ganboan, Atxorrotzen, Kurtzebarrin, Gatz bidean…. ibili dira sakabanatuta. Ederto ibili gainera, eguraldi eta giro […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ohitura den bezala, irailaren bukaeran batxi 2koek ikasbidaia egingo dute Italia aldera. Aste honetan, horren harira, bidaiaren nondik norakoak azaltzeko guraso bilera egin dute Almenen eta ikasle ordezkariak izan dira bilera gidatzeko ardura izan dutenak. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ekintzaz betetako eguna izaten da gaurkoa Almenen: kirola, dantza, lankideei eta ikasleei agurrak, tradizioa diren Torrebasoko igoera eta DBH4 eta LH1en arteko partidua, bertsoak… Hunkigarria izaten da oso goiz hau urtero eta aurten ere hala izan da. Argazkiak eta bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azken urteotan ikasturte bukaerako azken asteetan Almeneko DBHn ohiko klaseak eten egiten dira eta hainbat tailer eta proiektu jartzen dira martxan. Gai berezi eta interesgarriak lantzeko aukera izaten dute horrela ikasleek. Proiektuetako askok ikastolan bertan edo gizartean eragitea bilatzen dute. Hala bada, aurten lehen sorospenak nola aplikatu eta ikusmen urritua daukatenen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den egunetan, ikastolan oro har eta Almenen ere, Saharako Kanpamenduetako bizilagunei begirako material bilketa egin dute. Almenen, konkretuki eskola-materiala bildu dute. Argazkiak
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko LH2ko ikasleak naturaz gozatzeko proiektu bat egin dute. Urkulu inguruan ibilbide bat prestatu eta eskuorri bat egin dute ibilbidean ikusitako animalia, landare eta bestelakoekin. Proiektua gizarteratzeko asmoz Ibarraundi museora eraman dituzte eskuorriak bertan bisitariek eskura izan ditzaten. Argazkiak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.