Almen gunea
Eskoriatza - Aretxabaleta

Almen gunea
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Ostiraletako ikasle nekazariak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko LH3. mailatik 6. mailara arteko ikasleek ekintza berri bat daukate aukeran ostiral eguerdietan. “Ostiraletako ikasle nekazari”en taldea sortu baitute. Hainbat ikaslek eman dute izena.  Bazkal osteko tartea aprobetxatzen dute Almeneko landa eremuan lanak egiteko. Ortua antolatzen eta egokitzen aritu dira ondoren bertan landaketak egiten hasteko. Neguko loreekin lorategitxo bat ere […]

GEHIAGO >

Mondragon-Mexiko unibertsitatetik bisita Batxilergoan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Mondragon-Mexikoko unibertsitatekoek Batxilergoa martxan jartzeko asmotan ari dira eta horretarako,  Berrikuntza eta Eraldaketa martxan duten herrialde ezberdinetako ikastetxeak bisitatzen jardun dute. Horretara,  Arizmendi Ikastolako Batxilergoa ezagutzeko asmoz etorri dira, Alecop kooperatibako kide den Marijo Pagaldairekin batera.  Gaztelupeko ikasle eta irakasleekin egon dira, proiektu bidezko lana nola egiten duten ezagutzen eta espazio […]

GEHIAGO >

Milaka pauso solidario eman zituzten Arizmendikoek

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko igandean ospatu zen Mundukideko V. Lasterketa Solidarioa. Arizmendikoak ere bertan egon ziren. Urkuluri buelta ematera animatu ziren irakasle eta ikasle taldetik hainbat kide. Zenbait guraso ere ikusi ahal izan genituen bertan. Oinez eta Nordic Walkinga eginez eman zioten gehienek buelta pantanoari, baina Almeneko batxi 1eko 3 ikasle animatu ziren korrikalari […]

GEHIAGO >

Kulturartekotasun proiektua

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean jarri zuten martxan batxi 1ekoek disziplinarteko lehenengo proiektua. Bi aste emango dituzte gaiaren aurpegi guztiak aztertzen. Ostegun honetan, esate baterako, Almenekoek Aretxabaletako Guhaziakgara taldeko Paloma eta Imanen bisita izan dute eta ikasleak haiekin solasean egon ahal izan dira integrazioa, birsozializazioa, genero kontuak eta erlijio kontuak hizpide izan direlarik. […]

GEHIAGO >

Nebrijako unibertsitatean egon zirenen testigantza

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko Batxilergoko ikasleak diren Eñaut Etxebarrieta eta Aner Idigoras iaz egon ziren San Juan de Dioseko pazienteekin  Arespaldizan elkarrekin bizitzen, beste 10 ikaskiderekin batera. Horren harira, Nebrijako unibertsitatera joateko deialdia izan zuten irailean, haien esperientzia konpartitzera. Hemen testigantzaren bideoa.

GEHIAGO >

Ingurumenarekin arduratuta: plastikoak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtea hasi zenetik ingurunearen gaia eta konkretuki plastikoen gaia oso presente egon da Almenen. Hasteko hor dago Kultura Zientifikoko ikasleek gaia gelan landu eta gaia gunean mobilizatu izana.  Iraileko irteeren egunean jarri zuten lehen aletxoa: motxiletan eraman beharreko plastiko kopurua murrizteko konsigna markatu zuten batxilergoko ikasleek gune osoan eta, hala ere, […]

GEHIAGO >

Arizmendi komunitatea

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikastolako bizitzan, ikasleak eta irakasleak izaten dira maiz protagonistak. Arizmendiko komunitatea, ordea, beste jende batzuk ere osatzen dute. Are gehiago, haien lana ezinbestekoa da egunerokoa aurrera ateratzeko.  Gaurkoan, eguerdietan jantokia, tupperrekin jateko aretoa eta kanpoko eremuak zaintzen egoten den Almeneko taldeari tokatu zaio. Izan ere, eguerdietan ikasle asko geratzen baita bertan […]

GEHIAGO >

Klima aldaketaren aurkako eguna

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko ostiralean, klima aldaketaren aurkako ekintza-astearekin lotuta, Aretxabaletan elkarteratzea egin zuten. Herritar asko eta tartean ikastetxe guztietako ordezkariak ikusi genituen Plastikoak Buruan taldeak antolatutako plastiko bilketa eta eserialdian. Almen eta Basabeazpikoak ere han egon ziren: ikasle, guraso zein irakasle. Komunikatua irakurtzen aritu zirenen artean ere bazeuden Arizmendiko ikasleak: Kattalin Linazisoro, Uxue […]

GEHIAGO >

Frydays for future, aldaketa klimatikoaren aurka

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Irailak 20tik 27rako astea klima aldaketaren aurkako ekintza-astea izan da mundu mailan. Klima aldaketarekin kezkatuta, Fridays for future, gazteen mugimenduak mundu greba deitu du gaurko. Horrela, elkarretaratzeak egongo dira Euskal Herriko hiriburuetan klima aldaketaren aurka. Arizmendi ikastolan ere hainbat ekintza egin dira gai honen inguruan gizartea kontzientziatzeko. Basabeazpikoak, adibidez, kalez-kale ibili […]

GEHIAGO >

Nebrijako unibertsitatera hitzaldia ematera

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iazko ikasturte amaieran Almeneko DBH4ko ikasle talde batek Arespaldizan egin ahal izan zuen egonaldia San Juan de Dioseko pazienteekin elkarbizitzen. Hirugarren aldia da Almen guneko ikasleak horrelako esperientzian murgiltzen direna; benetan esperientzia aberasgarri eta hunkigarria. Arrastoa uzten duten horietakoa. Irakurri gehiago. Egun haien harira, iazko talde hartako partaide diren Eñaut Etxebarrieta […]

GEHIAGO >