Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astebukaeran DBH 1. eta 4. maila bitarteko 113 ikasle Aretteko eski estaziora egin zuten irteera. Ikastolen Elkartearekin batera antolatutako eski irteera honetara ikastolatik 4 arduradun eta Ikastolen Elkartetik beste arduradun 1 eta 11 monitore joan ziren. Azken hauek lanpetuta ibili ziren; egunez gure ikasleei eski ikastaroak ematen eta afal orduan […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den ikasturtean lortu zuen Arizmendi ikastolak Oxford-eko azterketak kudeatu eta egiteko eskubidea. Azterketa hauekin B2 titulua lortzeko aukera daukate gure ikasleek. Aste pare bat dela egin zen proba hori Ferixaleku Gunean; 22 ikasle eta 2 ikasle-ohi izan ziren azterketa egiteko izena eman zutenak. Ea titulua lortzen duten!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aitor Sarasuaren ibilbidea oinarri izango duen ikuskizunak Von Hippel Lindau sindromearen ikerketak bultzada eman nahi dio. Gaixotasun honen inguruan eragiteko eta informazioa zabaltzeko SENDABIDE elkartea sortu da. Hau horrela izanda, Aitor Sarasuaren lana oinarri hartuta sortu da “Hegotik Iparrerantz” ekitaldia, bihar Aretxabaletako Ibarra kiroldegian ospatuko dena. Biharko ekitaldiko egitaraua.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostegun gizenean edo eguen zurian eman genion hasiera Aratusteei Basabeazpiko txarangarekin. Hemendik aurrera irudimena eta jai giroa. Jose Aranakoak, Almenekoekin batera, Urdeilardero ospatu zuten. Eskoriatzako kaleetan abestu ondoren herriko plazan amaitu zuten txistorra jaten. Almenekoak nonahi ibili dira: Aretxabaletan Basabeazpikoekin, Eskoriatzan Jose Aranakoekin eta Almenen bertan. Txaranga bagenuela eta zirkua ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean EUSPOTeko lehenengo formazio saioa egin zuten Almenekoek. Aste honetan, asteartean, Athlonetik Garikoitz Ibarzabal eta Gorka Gabilondo egon ziren ikasleekin aurtengo EUSPOT gaia lantzeko. Gaztelupekoak ere jarri dira martxan. Eskema bera jarraituz Artemanekoekin eta Athlonekoekin egin dituzte saioak egun hauetan. Ostegunean egin zituzten lehenengo saioak Gaztelupekoek. Guztira 120 ikasle inguruk […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean SASOIAko Irene Larrañaga formatzailea Almenen egon zen. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleen familiei eta tutoreoi Tabako eta Alkoholaren Prebentziorako informazioa eta aholkuak eman zizkien. 3 atal landu zituen: sustantzia, pertsona eta ingurua. Gaztearen autoestima eta talde presioa lantzea ezinbestekoa dela adierazi zuen, gizarte mailan dauden mitoei aurre egiten jardun zuten eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan izan dute Almen eta Gaztelupeko DBH4ko ikasleek Euskarabenturaren nondik norakoak ezagutzeko aukera. Propio gaiaz jardutera etorri zen hizlariaren azalpenak entzun zituzten. Euskarabentura udaleku ibiltaria da. Bertan ikasleek uztaila osoan Euskal Herriko 7 probintzietako txokoak ezagutzeko aukera izaten dute. Giro euskaldun ederrean! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den larunbatean jokatu zen Euskadiko FLL lehiaketaren finala Gasteizko Europa jauregian. 60 talde inguruk parte hartu zuten bertan, eta tartean gure ikastolako 4 talde ere egon ziren, bi Almenetik eta beste bi Gaztelupetik. Gaztelupeko Arizmendi Ikerlan B taldeak eta Almeneko Arizmendi MU1 eta MU2 taldeek egindako lanaren saria ere jaso […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur egin dira Euskarazko Spot Lehiaketaren lehenengo formazio saioak. Arteman komunikazio agentziakoek daramatzate EUSPOTeko ikus-entzunezkoak eta gaur Almeneko Batxilergoko ikasleekin elkartu dira. Ordubeteko saio informatiboa eskaini diete ikasleei. Helburua gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzera izan da. Oso aukera interesgarria da, gainera, lehiaketak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aitor Sarasuaren ibilbidea oinarri izango duen ikuskizunak Von Hippel Lindau sindromearen ikerketak bultzada eman nahi dio. Hau horrela izanda, Aitor Sarasuaren lana oinarri hartuta sortu da “Hegotik Iparrerantz” ekitaldia, martxoak 16an Aretxabaletako Ibarra kiroldegian ospatuko dena. Ezaugarri genetikoek sortutako gaitza da Von Hippel Lindau sindromea, gorputzean hainbat tumoreen hazkundea eragiten duena. […]