Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko batxilergoko 1. mailako geologia ikasten ari diren ikasleek, Zumaiako Flyschera irteera egin zuten bertan Itzurun hodartzako eta Algorri kalako arroka formazioak ezagutzeko. Ikasleek, Euskal Herriko historia Geologikoaren Tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten; bertan, gure lurraldearen garai geologikoak eta prozesuak ezagutu, eta aro bakoitzeko fosilak aztertzen ibili ziren. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Basabeazpi eta Almeneko profesionalak, Aretxabaletako Udaleko zerbitzu psikosozialekoak hiru arduradunekin formazioa izan zuten asteazkenean Almen gunean. Bertan, ikasleekin kezkatzen gaituen egoeraren baten nola egin esku-hartzea azaldu zuten. Behar bereziak, larrialdi egoeran edo babes beharra duten ikasleak identifikatu, kasu hauen aurrean nola jokatu, eta udaletxeko gizarte zerbitzuekin kontaktua nola bideratzearen kontatu zieten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan elkartu dira lehenengo aldiz BAZARA batzordeko kide izateko asmoa duten ikasleak Almenen, beraien bidelagun izango diren Jokin Mendizabal eta Andoni Lapuerta irakasleekin. Euskara eta euskal kulturari bultzada emango dioten ekimenez betetako ikasturtea espero dugu aurretik! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean Goiena astekariko Puntuan, Ibai Bolinagari buruzko artikulua irakurri ahal izan genuen. BATU eta IZEN egitasmoetan irakasle lanetan aritzen da Almen gunean, eta arratsaldetako multikiroletako kontuak ere berak kudeatzen ditu. Ibaik pelotaren munduan ibilbide oparoa egin zuen; txikitatik jokatzen hasi eta Gipuzkoako, Euskadiko eta Munduko Txapelketak irabazteko moduan jardun […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almen gunean eguerdiko, goizetako eta arratsaldetako momentuetarako, ikasturte honetako zaintza zerbitzurako taldea osatu dugu. Pertsona hauek, jantoki, harrera gela eta kanpo eremuetan gure ikasleak zaintzen, behatzen eta beraiekin hartu-emanetan ikusiko ditugu. Aste honetan guneko zuzendariarekin bildu dira, ikasturtearen nondik norakoak zehazteko. Tartean, gure ikasle ohiak ere badaude. Argazkian, Hur, Ricardo, Libe, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aretxabaletako San Migeletan Arizmendi Ikastolako kideek parte hartu ahal izan genuen, beste urte batzuekin alderatuta, pandemia egoera dela eta, modu berezi batean izan bazen ere. Izan ere, hainbat urtetan zehar etapa ezberdinetako ikasleek ekoizten dituzten produktuak saldu izan ditugu egun honetan. Aurten, ikastolako sukaldeetatik ateratako produktuak baino, Ikastolako parte diren familiekin […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko ikasleak diren Aratz Testa eta Enaitz Testa anaiek, izugarrizko afizioa dute moto-krossean jarduteko. Eta oso ondo moldatzen direla esateko moduan ere bagaude. Izan ere, Enaitz 85 cc-ko mailan Euskadiko lehenengo postuan dagoela jakin dugu eta Aratzek, berriz, aurten Italiako Montovan, Yamaha Kopako Europako finalean parte hartu ahal izateko besteko ibilbidea […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolan berrikuntza betean murgilduta gaude azken urteotan. 2009an hasi zen Uribarri gunean, eta ondoren beste etapa batzuetara hedatu zen. Eraldaketa pedagogikoak, eraldaketa arkitektonikoa ekarri du, ikaskuntzak testuinguru berri bat behar duelako. Ikasturte honetan Gazteluondo, Almen eta Arimazubi guneak berriztu eta BATU egitasmo pedagogikoa abian jarri dugu. Ikasleak hasi dira espazio […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten ere, ikasturte hasierarekin ekin diogu ekitaldi bereziei. Almen zein Ferixalekuko mikroinformatika eta larrialdietakoak, bailarako mendi tontorrak bisitatzen ibili dira. Kurtzetxiki, Urbia, Muru, Atxorrotx, San Adrian, Gatzaga, Urkulu, Aranguren, Kurtzebarri, Elizabarri… Hamaika txokotan ikusi ahal izan dira gure ikasleak! GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) heziketa ziklokoak, urtero legez, taulak hartu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolan, bizitzen ari garen eraldaketa pedagogikoaren zerbitzura dauden konfiantzazko espazioak sortzen ari gara. Honen erakusle dira Gazteluondo, Arimazubi eta Almen guneetan estreinatu berri ditugun eremu berriak. Hauek LH 5-6 eta DBH 1-2 etapak batzen dituen BATU egitasmo pedagogiko berriari erantzuten diote. Ikastola ezberdin batekin amesten dugulako!
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.