Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean LH3koek ikastolako aitona den Antonio Aranaren azalpenak entzun ahal izan zituzten Purra-purra proiketuaren baitan antolatutako hitzaldian. Oiloen kontuen gainean ikasi ahal izan zuten Antoniorekin: ernaldutako arrautzen garapena, oiloen elikadura ohiturak, zaintza lanak nola egiten diren, erruteak nolakoak diren…
Facebook Twitter Google+ LinkedIn BATU Proiektu Pedagogiko berriaren diseinua amaitu ondoren ekoizpen fasera pasatzeko ordua heldu da: otsailean LH5n eta martxoan DBH1n egingo da. Horretarako, PROI metodologiari buruzko formazioa jasotzen ari dira ekoizpenean arituko diren LH eta DBHko irakasleak, Agurtzane Mujika eta Mireia Muruamendiaraz Berrikuntza Pedagogikoaren Lantaldeko kideen eskutik. Guztira 28 irakaslek hartu dute parte […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean, hilaren 22an, 23an eta 24an, Kanpo Ebaluazioa prestatzen ari den lan taldea bildu zen Arrasaten. Aurretik, azaroaren 14an, beste bilera bat egina zuten. Haur Hezkuntzan 2009an hasitako proiektua ebaluatu nahi, lortu duen inpaktua, hain zuzen ere. Horretarako, orduan Arizmendiko zuzendari pedagogikoa zen Arantza Etxeberria, Arantza Lejarraga, Iñaki Gonzalez, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Haur Hezkuntzako ate irekiak egin dituzte, Jose Aranan, Basabeazpin, Uribarrin, Olarten eta Santa Teresan. Umezaintzan urtarrilaren 28an irekiko dituzte ateak. Basabeazpikoek, urtarrilaren 29an, 10:30ean eta 14:30ean berriz zabalduko dituzte ateak eta egunerokotasunean gunea ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. LHn eta DBHn egingo diren ate irekien eta bilera informatiboen informazioa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan aritu dira batxiko ikasleak topera azken entregak, ahozko aurkezpenak eta hausnarketak egiten: Proiektuen azken produktuak prestatzen, alegia. Azterketaren bat ere egin behar izan dute tartean. Bizikletakoek, teknologia esparrukoek, bisitarekin hasi zuten proiektua eta hala bukatu dute: patenteen inguruko hitzaldia entzun ahal izan dute eta Karitasera ere joan dira hango […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko Batxi 2koak aste honetan egon dira Arrasateko Ikerlanen bertako instalakuntzak bisitatzen. Orientazioaren esparruan kokatutako bisita izan da eta ibilbide zientifiko eta teknologikokoak joan dira bertara. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur izan da FLLko barne txapelketa Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek hamargarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan: Almenetik 4 talde, 40 bat ikasle guztira, eta Gaztelupetik 6, guztira 50 ikasle. Ikasleekin batera, Gaztelupetik Aitor Ziardegi eta Iñaki Agirrebengoa eta Almenetik Ibone Arejolaleibar eta Ziortza Agirreurreta irakasleak ibiliko dira proiektu honetan laguntzen. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan jakin dugu DKSren bigarren edizioan, saria jasotzeko hautagaien zerrendan Almeneko batxilergoko ikaslea den Garazi Estevezen izena agertzen dela. Izan ere, Garazi Estevez maila handiko txirrindularia dugu, bere adineko Espainiako selekzioan parte hartzen du hainbat txapelketatan. Hemen daukazue bere aldeko botoa eman ahal izateko lotura. Eman botoa!!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Almeneko batxi1-eko ikaslea den Kattalin Linazisoro Euskarabentura espedizioa 2020 aurkezten aritu da DBH4ko ikasleen artean. Izan ere, Kattalinek iazko Euskarabenturan parte hartzeko aukera izan zuen; Jzioquitar bat gehiago izan zen gure Kattalin. Esperientzia paregabea izan zela ikusita bere ikaskideak animatu nahi izan ditu. Euskarabenturan Euskal Herriko zazpi probintzietako gazteek […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo, LHko 1.-4. maila bitarteko familiek matematiketako formazioa jaso zuten Leire Aranaren eskutik. Formazio-saioak interes handia sortu zuenez, bi talde egin behar izan ziren. Bigarren taldearen txanda urtarrilean izango da. Formazio honen helburua da gurasoen eta ikastolaren arteko harremana sendotzea eta norabide berean joatea. Ikastolan lantzen den Matematika, etxeetan nola landu […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.