Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan abiatu dira ikasleekin euskararen inguruko jarrerak lantzeko formazio saioak. Nerea Mendizabalek gidatu ditu saioak eta komunikazio ez-bortitzaren testuinguruan kokatzeko lanetan aritu dira Almeneko eta Gaztelupeko batxilergoko irakasleak. Bestalde, Kutxa Fundazioak Euskararen Ginkana antolatu du. Euskararen Ginkana euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da, hizkuntzarekiko jakin-mina eta irrika pizten duena.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Hezkuntzaren munduan ohituta gaude gai ezberdinetako edukien ezagutza eta konpetentzia “neurtzeko” probak edo bestelako datu jasoketak egitera. Oso maiz etxe barruan egiten dira datu jasoketok; eta gutxi batzutan, kanpo probak izaten dira. (PISA, USE…) Oso gutxitan egiten dena da, zeharkako konpetentzietan jasotzen goazena aztertzea; pertsona bezala garatzen ditugun ezaugarriak aztertzea, nolabait […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Matrikulazioko lehenengo astean, ikastolak ateak ireki dizkie familiei ikastolako hezkuntza eredua, espazioak, egunerokotasuna… ezagutzera emateko. Beti talde txikietan, familia ugari hurbildu dira ikastolara. Hurrengo asterako ere ate irekien hainbat jardunaldi antolatu daude. Matrikulazio kanpainaren barruan egin diren ekintzen artean, Gaztelupeko DBH 1ekoek LH 6ko guraso eta ikasleei BATU proiektua aurkeztu ez […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendik aurrera jarraitzen du. Ezuste, oztopo eta eragozpen guztien gainetik segitzen du bere hezkuntza-eraldaketan. 2019an Ametsak betetzeko daudelako! izenburuarekin dokumentua sortu zuen eta 2019-2020 ikasturtean zehar aurkeztu zitzaien, bai gurasoei, bai profesionalei. Talde-dinamikak antolatu ziren eta iritziak jaso ziren, baita aldaketa-proposamenak ere. Covid-19 pandemiak lan franko zaildu bazituen ere, denei erantzuten saiatu zen ikastola. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Jaume Funesek nerabezaroari buruzko bigarren hitzaldia eman zuen atzo eta, horrela, amaitutzat eman zen Arizmendi eta Anoeta ikastolek nerabezaroari buruz antolatutako 2 saioko programa. Balorazioa oso positiboa izan da, bai bi ikastolen aldetik, bai hitzaldiak zuzenean jarraitu dituzten pertsonen aldetik. Egia da hitzaldi-ordu asko hartuko lituzkeen gaia dela, baina Jaume Funesek […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn DBH1ekoen proiektuak Almen osoa jarri du martxan. Oraingoan, “Kantatzen duen herria” proiketua bukatzen ari dira. Azken produktuan, Siriako errefuxiatuen kanpamenduetara musika tresnak bidali ahal izateko bilketa erraldoia antolatu dute, eta gunen osoan ibili dira haien aurkezpenak egiten, bai LH, DBH eta batxilergoko ikasle guztiei ere. (Desenterrar el sonido-Unearthing the sound bideoa) […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, urtarrilak 18, zabalduko da 2021-22rako matrikulazio epea urtarrilaren 29ra arte. Gaurtik hasita, Basabeazpi gunean 17:30etan, guneetako ateak parez pare zabalduko ditugu Arizmendi ikastolako Hezkuntza Proiektua, egitasmo pedagogikoa, instalakuntzak, espazioak, testuinguruak eta Konfiantzaren Pedagogia gertutik ezagutu ahal izateko. Aurtengo egoera kontuan hartuta, segurtasun neurri guztiak bermatzeko saioak talde txikietan egingo dira. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joan den asteartean egin zen Arizmendi eta Anoeta ikastolek antolatutako bi hitzaldietako lehena, Jaume Funes nerabezaroan eta hauen zailtasun sozialetan espezializatutako psikologo, hezitzaile eta kazetariaren eskutik. Bigarrena urtarrilaren 21ean, ostegunean, izango da streaming bidez, 17:10etan hasita. Asteartekoa, oso saio interesgarria eta argigarria izan zen. Urko Kolomok, Anoeta ikastolako kideak, egin zizkion […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Hasi dira aurten ere, Batxilergoko disziplinarteko proiektuak. Hasi dira bizikletak, Afrikako mapak eta azalaren zaintzaren inguruko hizlariak Almen gunean ikusten… webcamekin batera. Izan ere, aurten, proiketuen garapena ikasle batzuk konfinatuta daudela egin beharko dute. Erronka berria denontzako ere! Horrelakoetan batxiko eremuen bizitasuna ederra izaten da. Ikasle bakoitzak aukeratu duen espezialitatearekin zerikusia […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn ATE IREKIAK Ate irekietan segurtasun neurri guztiak bermatuko dira, eta, horregatik, talde txikietan egingo ditugu. Txanda hartzeko izena eman beharko duzue. Jarraian, hurrengo egunetan Arizmendi ikastolak egingo dituen ate ireki eta bilera informatiboen inguruko informazioa: ATE IREKIETAKO JARDUNALDI GUZTIAK EGIN DIRA DAGOENEKO ATE IREKIETAKO JARDUNALDI GUZTIAK EGIN DIRA DAGOENEKO ATE […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.