Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joan zen astean Almeneko batxi 2ko ikasleak Portugal aldean izan ziren. Eguraldia lagun, giro onean eta gustura ibili omen ziren. Bainuak hartzeko aukera ere izan omen zuten eta baita Lisboa, Oporto, Aveiro… herri eta hiriak bisitatzeko ere. Primerako egunak pasatu zituztela kontatu digute! Eta aste honetatik aurrera, berriz ere ikasturteko lanei […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azkeneko bi ikasturteetan, egoerak horrela eskatuta, bidelagunen egitasmoa alde batera utzita izan dugun arren, ikasturte honetan berriro ekin diogu jarduera horri. Horrela, LHko 6. mailako ikasleak LHko 1. mailako bidelagun bihurtu dira. Beraz, ikasturtean zehar haur bakoitzak gaztetxo bat edo bi izango du prest, hainbat unetan laguntza eskaintzeko. Ikasturte hasierako egun […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azken egun hauetan Almeneko DBH 2ko ikasleak geometria beste era batera lantzen ari dira. ikasturtearen azken txanpa honetan kanpora atera eta, besteak beste, futbol-zelaian dauden jolasak aintzat hartuta, geometria ariketak egiten dihardute. Gustura asko dabiltza gazteak! Argazkiak. Testua: Almeneko taldea.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den larunbatean Eskoriatzako kaleetara eraman genuen Ikastola. Herriko kaleak artisauen eta bertako produktuen postuz, sormenez, jolasez dantzaz, musikaz, jan eta edanez bete genituen. Zelako giro goxoa herrian sortu zena! Bi urtez Ferixie ezin ospatu egon eta gero, berriz ere loratu ahal izan zen! Makina bat lagunek makina bat lan egin […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero iristen da egun hau. Urtero, ikasturtea hasten dugunean , urruti ikusten dugu. Jakin, jakiten dugu bidean lan asko egin beharko dugula guztiok; momentu politak bai, baina gogorrak ere asko pasako ditugula. Gero, makinak martxan jarri eta bistatik galtzen dugu perspektiba. Eta, halako batean, tupust egiten dugu batxi 2koak agurtzeko egunarekin. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean Almeneko LH 2, LH 4 eta DBH 3ko ikasleak Eskoriatzako maiatzeko ezohiko osoko bilkuran izan ziren biodibertsitatea, elikadura eta ura aurrezteko moduen inguruko ekarpenak egiten. Eskoriatzako Udalbatzako kideek Agenda 2030 izan zuten hizpide egun horretan, eta herriko ikastexeetako haurrak gonbidatu zituzten ekarpenak egin zitzaten. Aurtengo gaia “Hiri eta komunitate jasangarriak” […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iazko ikasturteko “Elkarrekin erabaki” proiektuan bozkatuen izan zen gaietako bat Buru Osasunarena izan zen. Horregatik, Ikasle irakasle mahaiak tailer bat antolatu du Maddi Labayen Iraeta psikologa arrasatearrarekin. Arrakasta handiko ekimena izan da 64 ikaslek izena eman dute eta. Horrela antolatu gara. Hiru taldetan banatuta egin ziren saioak, tailer formatuan. Saio dinamikoak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Giza eta Gizarte Zientzietako modalitateko batxiko ikasleak Gasteizen izan dira, historiako gaiarekin lotutako bisita egiten. Eta historiaz ari garenean, bisitatu beharreko lekuen artean daude beti artxibategiak, bertan lehen mailako idatzizko testigantzak jasota izaten baitituzte. Gure ikasleek dokumentu oso interesgarriak ikusi ahal izan dituzte: XVI. mendeko dokumentu zaharrak, zein gure […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten Almenekoak kanpoko eremuak atontzeko lanetan ari dira buru belarri. Iaz DBHko proiektuetan jolas eremuan lurra margotzen aritu ziren ikasleak eta gurasoekin antolatutako auzolanerako deialdian, berriz, egurrezko paletekin eserlekuak eraiki zituzten. Aurten, berriz, baratzaren gainean dagoen baso eremuan, gela oso bateko ikasleak jasotzeko besteko egurrezko egitura eraikitzeko lanei ekin diete. Zergatik? […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskarazko liburu eta diskoak ezagutu, eta gazteen sorkuntza sustatzeko helburuarekin, PortaDA! lehiaketa antolatu zuen Durangoko Azokak Euskal Herriko Ikastetxeentzat. Txapelketarako gaia liburu eta diskoen portadak izanik, portada horietako irudiak birsortzea eskatzen zen, gorputz atalak edota eguneroko objektuak erabilita. Arizmendi ikastolatik Almen guneko DBH 1 eta DBH 3ko ikasleek hartu zuten parte […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.