Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean egin zuten agur bazkaria OLHko 2. mailakoek Udalan. Sukaldaritzan eta elementu metalikoen fabrikazioan labekada berria prest dago dagoeneko. Gehiengoak ikasten jarraituko du, Erdi Mailako heziketa zikloetan. Beste batzuk, agian, lanean hasiko dira. Zorte on ibilbide berrian!!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo bisita izan zuten Zaldibarko OLHkoek. Goizean zehar ibilaldia egin ondoren Sasoibidekoek indarrak berreskuratu zituzten Zaldibarko ortuan. Eguraldia lagun, gogoz hartu zuten OLHko sukaldaritzakoek prestatutako salda eta txorizoa. Bisitarien artean Arizmendin irasle izandakoak, guztiak sasoi bete-betean. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenero etortzen da ASPACEko talde bat Zaldibarko OLHra. Bertan 2. mailakoekin joku desberdinak egiten dituzte. Duela egun batzuk praktiketan hasi dira ikasleak eta hau izan da ASPACEkoek idatzi dieten eskutitza. “Kaixo Ekipo! Os queríamos dar las gracias de alguna manera por lo que nos habéis aportado, ya que para nosotros ha […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn AMS (Activos por un Mundo Solidario) Euskadiko GGKE-en koordinakundearen kide den erakunde apartidista eta akonfesionala da. Debagoienan sentsibilizazio eta kontzientziazio lana egiten dute, Elkarhezitzen proiektua, eta garapeneko proiektuak sustatzen dituzte Nikaraguan. Proiektu hauek aurrera ateratzen laguntzeko martxoaren 23an bazkari solidarioa bat antolatu dute Ferixalekuan. AMSkoek Arrasateko Jose Luis Iñarra kalean dute […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo izan zen Debagoieneko Kirol Sariak ekitaldia Amaia Antzokian. Bailarako kirolari onenak izan ziren protagonistak. Sari banaketaren ostean 250 lagunentzat luntxa zegoen prest. Hemen, izarrak OLHko sukaldaritzakoak eta langileak izan ziren. Eurak prestatu eta zerbitzatu zuten jandako guztia. Bukaeran photocall-era igo ziren argazki bat ateratzera eta bat batean bertan zeuden guztiak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBHko laugarren mailako dibertsifikazioko ikasleek lehenengo hiruhilekoan “Ortutik lapikora” izeneko lana burutu dute, proiektu bidezko irakaskuntzaren urratsak jarraituta. Horren bidez ortua, elikagaiak, sukaldea, osasuna… gaiak jorratu dituzte. Gainera, proiektuak aukera eman die OLH eta Gazteluondoko ikasleekin aritzeko, izan ere, amaierarako burutu duten sukaldaritza saioa (bideoz grabatutako menu osasuntsua) bosgarren mailakoen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi. Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ohi den bezala, hasi dira OLHko ikasleak Arrasateko dendetan Gabonetako argiak jartzen. Urte asko daramatzate Ibai-Arteko, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteko, komertzioak argiz janzten. Izan daitezela argi hauek erosketak bailarako komertzioetan egiteko hizpide. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Jo eta ke ari dira Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzakoak azken bolada honetan. Arizmendik antolatutako KPren Sakontze ikastaroan 60 lagunentzako coffe-break zerbitzua aste osoan zehar eman bazuten, Arrasateko Udalak antolatutako I. Sagar Eguneko azokan ere Euskolabel saiheskia erre eta banatzen aritu ziren. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte honetan aldaketa garrantzitsuak izango dituzte Oinarrizko Lanbide Heziketan, bereziki sukaldaritzako profilean. Sukaldaritzako 1. eta 2. mailak emango dira ikasturte berean lehenengoz. 2018/19 ikasturtean lau tailer ezberdin izatetik hiru tailer izatera pasatuko da; Sukaldaritza, Eraikinen Mantenua eta Mekanizazioa. Ez da hor amaituko eraldaketa prozesua. Hurrengo ikasturtean bi izango dira eskainiko diren […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.