Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn COVID-19aren erasoladian hainbat ospitaleetan material eskasia dagoela eta, 3D inpresorekin biserak inprimatzeko covideuskadi ekimena sortu da. Oinarrizko Lanbide Heziketak eta Almenek deialdiarekin bat egin dute. Miquel Beneit eta Xabier Aranzabal lankideak topera dabiltza biserak egiten. Seguru ondo erabiliak izango direla bisera hauek han edo hemengo ospitaleetan. OLH eta Almeneko bideoak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldia bihar, martxoaren 13an, indarrean egongo da 15 eguneko iraupenarekin. Nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu behar da taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolako beste etapetan lez, Lanbide Heziketan ere ametsetan hasteko gogoarekin daude. Hori dela eta, aurreko astean hasi ziren ziklo guztietakoak Erronketan Oinarritutako Metodologiako inguruko formakuntzan. Formakuntza Tolosako LBHko Inmakulada ikastolako adituak eman zuen. Ikasturte honetako helburuak egiten dituzten lanei forma eman eta proiektu edo erronka bezala lantzea eta erronka berriak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 8a badator aurten ere, beste urte bat gehiago borrokan, aldarrikapenez jositako egunak, txikitatik hazi eta nagusienera arte, ikastolako komunitate oso elkarlanean…Arizmendi ikastolan berdintasunean hazi eta bizi gura dugu, horregatik ikastolan egunero da Martxoak 8a!! Jarraian igandeko Martxoaren 8ko egun haundiaren lagin txiki bat. Argazkiak eta bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean, Mikroinformatikako 1. mailakoak bisitan izan ziren MGEPn. Bertan, erabiltzen duten prozesamendu azpiegituraren eta sarearen zati bat ikusi ahal izan zuten. Gainera, iaz Ferixalekutik MGEPera ASIER Goi Mailako zikloa egitera joan ziren ikasleen eskutik zikloaren inguruko zuzeneko informazioa jaso zuten. Ondoren, MGEPak eskaintzen duen Robotikako Heziketa Zikloen berri izan zuten. Bisitan […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lanbide Heziketako bigarren mailakoak bukatzen ari dira Ferixalekuko egonaldia. Kirol arloko Gizarte eta Gorputz Animaziokoak otsailaren 17an hasiko dira praktikaldia eta Mikroinformatika eta Osasun Larrialdikoak otsailaren 27an. Azken hauen praktika tokiak Aretxabaleta, Bergara, Beasain, Barakaldo, Gasteiz, Donosti, Bilbo eta beste hainbat herrialdietako anbulantzi baseak dira eta azken egunak praktikak egiteko aprobetxatu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean, Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. mailakoek eskolan indarkeria eta jarrera arrazistak prebenitzeko antzerki sozial bidezko esperientzia eraman zuten aurrera. Baketik taldearen eskutik Antzerki Forum metodoan oinarrituta eta Irlandan arrakasta izaten ari den esperientzia ezagutu zuten. Hainbat gai jorratu zituzten: indarkeriaren prebentzioa, errespetu eta berdintasun balioak, kultur aniztasuna, bizikidetza… Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko larunbatean ospatu zen I. Babarrun Eguna Arrasaten. Eguraldiak lagundu ez arren, herritar ugari gerturatu ziren Baserritarren Azokara. Giroa berotzeko, bertan izan ziren OLHko sukaldariak Arrasateko hiru baserritako babak prestatzen: Elkoro, Enusketa eta Askasibar. Bakoitzetik lau kilo prestatu zituzten, batetik zuria, bestetik gorria eta azkenetik beltza. Gustura bertan babak dastatu zituztenak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzako 2. mailako ikasleak asteartetan ASPACEkoekin elkarlanerako ordua izaten dute. Iaz, beraiek OLHkoekin sukaldatzen zuten; bizkotxoa, pizza, karapaixoa… Aurten OLHko ikasleak ASPACEkoekin otarrak egiten ikasten ari dira. OLHkoek errespetua eta lana egiteko beste modu lasaiagoa lantzen dute. ASPACEkoentzat aldiz, gazte hauekin lan egitea garrantzitsua da euren gizarteratze prozesuan. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lanbide Heziketakoek eta Zerbitzu Orokorretakoek bat egin dute Aspanogi elkarteko lagunei elkartasuna adierazteko. Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso elkartea da. Haurren minbizia ez da batere ezaguna jendearentzat. Errealitate honetan, PAINT GOLD ekimenak minbizia duten haurrei nabarmentasuna ematea du helburu. Horretarako, aurpegian urre kolorezko bi marra margotu dituzte eta Aspanogi elkarteak bidalitako […]