Uribarri gunea Arrasate

Uribarri
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Azaroaren 8an Ziburun egingo den manifestaziorako autobusa antolatuko dute bailarako ikastolek

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtea hastearekin batera izan genuen Kaskarotenea ikastolak Ziburuko Herriko Etxearekin zituen arazoen berri. Ordutik, gainera, okerrera egin du egoerak, neurri zorrotzak hartu baititu ikastola kanporatzeko. Bada, azaroaren 8an Ziburun egingo den Euskal Herri mailako manifestaziora joateko autobusa antolatuko du Arizmendi Ikastolak Aranzadi eta Txantxiku ikastolekin batera. Egun horretan 13:00etan aterako da […]

GEHIAGO >

LOMCE, eta zer?

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Xabier Lete zenak “Haizea dator Ifarraldetik, hego berotik ekaitza” zioena ez da LOMCEren kasuan betetzen. Madril hegoaldetarrean sortu eta garatzen ari diren Hezkuntza Legea, Partido Popularraren eskutik datorkigu euskaldunoi, antzeko beste hamaika arau bezala, problemak konpontzeko izan ordez, bazterrak gehiago endredatzeko balio izango duena. Beste ezertarako ez, tamalez. Ikastolen historia, hezkuntza […]

GEHIAGO >

Konfiantzaren Pedagogian sakontzen jarraituko du Arizmendi Ikastolako Guraso Eskolak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten bi formazio eskainiko ditu Arizmendi Ikastolako Guraso Eskolak. Alde batetik, Haur Hezkuntzako haurraren ezaugarri eta orientabideen inguruko formazioa emango du Arantza Lejarragak, Arizmendi Ikastolako HHko pedagogoak. Bestetik, orain bost urte sortu zen taldeak sakontze-ikastaroa izango du Rafael Cristobal psikiatraren gidaritzapean. Zazpi saio izango dira guztira, eta Uribarrin (Arrasate) egingo dira […]

GEHIAGO >

VI. Gaueko Tafyd Kroserako izen-ematea zabalik

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Korrikalariek 5.7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Arrasateko kaleetan zehar markatuko den zirkuituari hiru bira emanez. Aurrekoetan bezala hasiera (20:00etan) eta amaiera Ferixalekuan izango da. Besteak beste, kirola sustatzeko helburuarekin jarri zen abian ekimen hau orain sei urte, eta, parte-hartzea zein sortzen den giroa ikusita, Lanbide Heziketakoek beste urtebetez antolatu nahi […]

GEHIAGO >

Ziburuko ikastolarentzat 1.030 euroko laguntza lortu dute Basabeazpi eta Almenekoek San Migeletako azokan.

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ziburuko Kaskarotenea ikastola oso egoera larrian dago, izan ere, udalak utzita zion eraikina ez uzteagatik, ikastolak eguneko 100 euroko isuna ordaindu beharra dauka. Arizmendi Ikastolak egoera hori ezagututa, diruz laguntzeko asmoa hartu du, eta horretaz gain, egoera horren berri eman nahi du eta salatu. Horretarako, besteak beste, San Migel jaietan, ostiral […]

GEHIAGO >

Ikasturte berria hasita

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte berrian hasita daude Haur Hezkuntzako haurtzaindegi zerbitzuetakoak eta  baita Lehen Hezkuntzako zaintza zerbitzukoak ere. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako egutegi eskolarrekoak irailaren 10ean hasiko dira. Egun berean izango dute DBHko ikasleek ikasturtearen aurkezpena. Batxilergoko eta Lanbide Heziketakoek, berriz, irailaren 8an izango dute aurkezpena. Lanbide Hastapenekoek, azkenik, 8an (lehenengo mailakoek) eta […]

GEHIAGO >

Estatu mailako kanporaketan Valentzian sailkatu zen ikasle taldea

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Albaniara joango dira irailean, atzerriko delegazio gisa, batxilergoko hiru ikasle. EYPko (Europako Gazte Parlamentuan) estatu mailakoan sailkatu ziren Valentzian. Aurtengo Europako Gazte Parlamentuan, estatu mailako fasea gainditu ondoren, nazioarteko kanporaketan parte hartuko dute Arizmendi Ikastolako hiru ikaslek, Ainhoa Gonzalezek, Alaitz Gabilondok eta Mirian Garciak, hain zuzen ere. Valentzian egin zen estatuko […]

GEHIAGO >
6 / 6« First...23456