Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi. Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astean zehar hainbat ekintza egin ditugu Euskaraldiarekin lotuta. Olarten abesten eta dantzatzen eman zioten hasiera eta bideo batez Ahobizi direla garbi utzi zuten. Basabeazpin Belarriprest eta Ahobizi egon ziren. Oraingoan, hemen duzue ikusgai Uribarrikoak egin duten lipdup-a.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolan, azken ikasturteetan bezala, HHko 4 eta 5 urteko ikasleentzat tailerrak antolatuko ditugu. Tailer hauek normalean gunean bertan ematen dira (patinajea, kirol jolasak, joko-jolas tradizionalak izan ezik gune batzuetan). Ikusi eskaintza.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko ikasle nagusiek, hirugarren ziklokoek, Umezaintza eta Uribarriko ikasleei bisita egin diete asteon. Oraingoan, eskulanak egin dituzte elkarrekin; zapatilak lotzen ikasteko barne-zola edo plantilak. Lokarriak lotzen ikasteko opari bikaina! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, Uribarri eta Umezaintzako bost urteko haurrak Arimazubiko lehenengo zikloko ikasleei bisita egiten izan ziren. Hainbat txokotan gustura aritu ziren elkarrekin ikasle guztiak. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur zortzi, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak Umezaintzan eta Uribarrin izan ziren bertako haurrei ipuinak irakurtzen eta txotxongilo ikuskizunak eskaintzen. Txikiak aho zabalik egon ei ziren. Hara joan aurretik, Arimazubiko lau gelak nahasturik ipuinak aukeratu zituzten, prestatu eta txotxongilo saioa moldatzeko makina bat lan egin zuten. Horretaz gain, beraiek propio egindako […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joko hezitzaile bilduma bat aurkeztu du Gestionet enpresak. Eduki osoa euskaraz dago, eta arlo askotariko jolasak dira: osasuna eta higienea, ortografia, literatura, geografia, musika, mitologia…. Profesionalentzat ez ezik, Haur eta Lehen Hezkuntzako gurasoentzat ere interesgarria! Informazio gehiago.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martitzenean ospatu zituzten inauteriak Uribarrin ere. Dantzaldia eta irakasleen antzerkiaren ondoren, hamarretakoa egin zuten. Eguna borobiltzeko, askotariko mozorroak lagun, desfilea egin zuten. Ederto ibili ziren! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten Ikastolaren Egunaren ekintza gehienak, aurrekoetan bezala, ostiral arratsaldez ospatuko diren arren, goizetik hasiko da jaia. Alde batetik Olarteko haurrek 10:30ean danborrada egingo dute Olartetik Seberora eta ondoren herriko plazara. Bestetik, Lehen Hezkuntzako ikasleek ginkana egingo dute Biteri plazan 9:00etan hasi eta 12:00ak bitartean. Arratsaldeko ekintzen hasiera, 17:15ean Ospakizunaren irekiera 17:15ean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten seigarrenez antolatu dira Haur Hezkuntzako udaleku irekiak Arizmendi Ikastolako hiru herrietan: Aretxabaletan (Basabeazpi), Arrasaten (Uribarri, Umezaintza eta Olarte) eta Eskoriatzan (Jose Arana). Uztailaren 4tik 8ra bitartean egin dira eta Arizmendi Ikastolako eta Atlhoneko lankideak izan dira arduradunak. Egitarau berezia egin dute aurtengoan ere, egun bakoitzari bere izena emanez (San Fermin […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.