Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den larunbatean, urtarrilak 11, 0-3 foro pedagogikoaren eskutik formazio bat jaso zuten 0-3ko profesional guztiek. Guztira 40 bat pertsona elkartu ziren. Formazioa Emmi Pikler pediatra hungariarraren pedagogian oinarritu zen; haurren kalitatezko zaintzen eta mugimendu askearen inguruan. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Uribarriko irakaslea izan den Loli Iñurrategik urriaren 31 an erretiroa hartu zuen eta azaroaren 8an Erreka jatetxean agur afaria ospatu zuten lankideek. Aurrez, laneko azkenengo egunean guneko ikasle eta langile guztiek Uribarriko abestia abestu zioten eta bukatzeko lora sorta bat jaso zuen. Mila esker Loli!! Ibilbide berri honetan zoriontsu izan…
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzako 3-6 bitarteko hezitzaileek irakurketa eta idazketa formazioa jaso dute. Agurtzane Mujikak, HHko Berrikuntza Pedagogiako zuzendariak, izan du ikastaroa emateko ardura. Hiru orduko saioa izan zen. Lehenengo zatia teorikoa eta bigarrena praktikoa. Helburua, Konfiantzaren Pedagogiarekin koherentea den irakurketa-idazketa proposamena garatzea eta adostea eta gune bakoitzean nola gauzatuko den irudikatzea.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehen arratsaldean, musika eskolako hainbat irakasle eta ikasle joan ziren Arimazubiko aretora. Bertan, LHko lehenengo eta bigarren ziklokoak, Uribarriko 5 urtekoak eta Umezaintzako 5 urtekoak egon ziren. Instrumentu desberdinak erakutsi zizkieten eta ikasle batzuk instrumentu horiek probatzeko aukera ere izan zuten. Bestalde, musika talde horretan, Arimazubiko 4. mailako bi ikasle ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazken arratsaldean, kanpo espazioa berrantolatzeko asmotan, Uribarriko 3 urteko haurrak, gurasoak eta irakasleak lanean ibili ziren elkarrekin auzolanean. Beheko jolastokia benetan garbi eta polit jarri zuten! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko edizioetan bezala, larunbat honetan bete egin zen Amaia Antzokia Arizmendi ikastolak antolatutako Eskolarteko Abesbatzen 31. Topaketa ikusteko. Guztira izan genuen: musika, umorea, koreografiak, raperoak… Arratsaldeko 5etan aretoko argiak itzali eta Amaia Antzokiko pantaila handian Peru Arrese, Gazteluondoko ikaslea, eta Txomin Maidagan, Gaztelupekoa, agertu ziren ekitaldiari hasiera emateko. Tarteka ekitaldia eten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostegun gizenean edo eguen zurian eman genion hasiera Aratusteei Basabeazpiko txarangarekin. Hemendik aurrera irudimena eta jai giroa. Jose Aranakoak, Almenekoekin batera, Urdeilardero ospatu zuten. Eskoriatzako kaleetan abestu ondoren herriko plazan amaitu zuten txistorra jaten. Almenekoak nonahi ibili dira: Aretxabaletan Basabeazpikoekin, Eskoriatzan Jose Aranakoekin eta Almenen bertan. Txaranga bagenuela eta zirkua ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo, arratsaldeko 17:00etan, Haur Hezkuntzako 3-6ko irakasleek PROI metodologian sakontze formazio saioa izan zuten Almenen. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza ohiko irakaskuntza tradizionaletik aldentzen den metodologia da eta ikasteko zein irakasteko beste modu bat proposatzen du. Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, metodologia honen bitartez ikasleak goi mailakoak diren prozesu kognitiboak (pentsamendu analitikoa, kritikoa eta sortzailea) […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero lez, aurten ere Santa Ageda bezpera egunean, otsailaren 4an, Arizmendi ikastolako gaztetxoak eztarriak berotu eta koplak abestera irten ziren. Gazteluondokoak Olartekoekin, Arimazubikoak Uribarrikoekin, Almenekoak Basabeazpikoekin eta Santa Teresa eta Umezaintzakoak beraien guneetan. Gazteluondokoak Olarteko 5 urtekoekin batera, Santa Ageda korukoak, gurasoak, aiton-amonak…. herriko plazara hurbildu ziren eta txalo zaparrada artean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolaren marko pedagogikoa da Konfiantzaren Pedagogia. Eta hauxe da oinarri-oinarrian dagoen ideia, haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan konfiantza eta segurtasuna duten heinean garatzen dituztela euren gaitasunak eta hezitzaileon egiteko garrantzitsua dela hori lortzeko behar dutena eskaintzea. Arizmendik pedagogia hau etapa bakoitzera eramateko duen Hezkuntza Proiektua ezagutzeko gune desberdinetan ate irekiak antolatu ditugu urtarrilaren […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.