Uribarri gunea Arrasate

Uribarri
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Arizmendi ikastola Euskaraldiarekin!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskaraldirako astebete geratzen denean Arizmendi ikastolako irakasle, profesional, ikasle eta gurasoek bat egin dute Euskaraldiarekin. Anima zaitez eta eman izena! Bideoa.

GEHIAGO >

Ikastola bizitzaz bete da berriz!!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtearen hasierak sentsazio asko dakartza berekin: urduritasuna, ziurgabetasuna, ilusioa, poza, lagunekin eta irakasleekin berriz elkartzea… Are gehiago ikasturte honetan, hainbeste denbora ikastolara joan gabe egon ondoren. Berezia eta bizia izan da guztiontzat: irakasleentzat, ikasleentzat eta gurasoentzat. Arauak eta protokoloa bete beharra, azken orduko aldaketak eta egokitzapenak, beldurrak… Eragozpen guztien gainetik, poza […]

GEHIAGO >

Agurra diploma banaketarekin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Uribarriko 5 urteko laguntxoek egun berezia bizi izan dute bertan egindako ibilbidea bukatu baidute. Diploma jaso ostean, datorren ikasturtean beraien bidelagunak zeintzuk izango diren ezagutu dute. Zorte on herensugeok, ibilbide berri honetan!!

GEHIAGO >

Eskola-jarduera presentziala aldi baterako etenda koronabirusagatik

Facebook Twitter Google+ LinkedIn COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldia bihar, martxoaren 13an, indarrean egongo da 15 eguneko iraupenarekin. Nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu behar da taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. […]

GEHIAGO >

Martxoak 8, berdintasunaren aldeko aldarrikapen eguna

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 8a badator aurten ere, beste urte bat gehiago borrokan, aldarrikapenez jositako egunak, txikitatik hazi eta nagusienera arte, ikastolako komunitate oso elkarlanean…Arizmendi ikastolan berdintasunean hazi eta bizi gura dugu, horregatik ikastolan egunero da Martxoak 8a!! Jarraian igandeko Martxoaren 8ko egun haundiaren lagin txiki bat. Argazkiak eta bideoa.

GEHIAGO >

Margolari eta mimoak ikastolan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur Uribarrin Ihauteri festa handia ospatu dute. 2 eta 3 urtekoak margolari mozorrotu dira. 4 eta 5 urtekoek, aldiz, mimo mozorroa jantzi dute. Primeran pasatu dute eguna! Gora Ihauteriak!! Argazkiak.

GEHIAGO >

Santa Agedako koplekin bazterrak alaitzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean Santa Agedako koplak herrietako eta ikastolako bazterretan entzun ziren.  Almeneko LH3 eta 4koak Aretxabaletara joan ziren Basabeazpikoekin bat egin eta herria kantuz alaitzera. Arimazubiko 1go ziklokoek Uribarriko 4 eta 5 urteko laguntxoekin batera atera ziren. Santa Teresakoek Santa Ageda neska-mutilen bisita izan zuten eta Umezaintzakoak aste guztiko entsaioak egin, makilak […]

GEHIAGO >

Inpaktuak ebaluatzen HHn eta Batxilergoan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean, hilaren 22an, 23an eta 24an, Kanpo Ebaluazioa prestatzen ari den lan taldea bildu zen Arrasaten. Aurretik, azaroaren 14an, beste bilera bat egina zuten. Haur Hezkuntzan 2009an hasitako proiektua ebaluatu nahi, lortu duen inpaktua, hain zuzen ere. Horretarako, orduan Arizmendiko zuzendari pedagogikoa zen Arantza Etxeberria, Arantza Lejarraga, Iñaki Gonzalez, […]

GEHIAGO >

Astelehenean hasiko da matrikulazio kanpaina

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Haur Hezkuntzako ate irekiak egin dituzte, Jose Aranan, Basabeazpin, Uribarrin, Olarten eta Santa Teresan. Umezaintzan urtarrilaren 28an irekiko dituzte ateak. Basabeazpikoek, urtarrilaren 29an, 10:30ean eta 14:30ean berriz zabalduko dituzte ateak eta egunerokotasunean gunea ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. LHn eta DBHn egingo diren ate irekien eta bilera informatiboen informazioa […]

GEHIAGO >

Haur Hezkuntzan 2. hiruhilabeteko tailerrak martxan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzako guneetan 2. hiruhilabeteko tailerrekin hasi dira. Aste honetan, Basabeazpi gunean Sukaldaritza tailerrarekin eman diote hasiera eta datorren astean, Olarte gunean patinaje tailerra, Uribarri gunean Zunbakoa, Umezaintza gunean Panderokoa eta azkenik Santa Teresa gunean Joko jolas tradizionalena jarriko dira martxan. Seguru ederto pasatuko dutela ikasleek!! Jarraian tailerren inguruko informazio gehiago: […]

GEHIAGO >
2 / 612345...Last »