Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko eguenean, hilak 23, Umezaintzako lau urtekoak Izenadubara joan ziren egun pasa. Euskal mitologiaren inguruko proiektua lantzen ari direla aprobetxatuz eta heltzear dugun garaia kontuan hartuz, Olentzeroren baserria bisitatu zuten eta landutako pertsonaia mitologikoak ezagutu. Goizean goizetik haurrak poz-pozik, eta eguraldia lagun, primerako eguna pasatu zuten! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzoko arratsalde euritsuari kolore pixka bat emateko, Umezaintzan gaztaina erre eguna ospatu zuten. Bertako bi familiatako kideak etorri ziren danbolin eta guzti, eta gaztaina erre goxoak prestatu zituzten haur eta helduentzako. Haurrek errekinaren dantza egin zuten, eta hain ondo egin ei zuten, ezen horren truke gaztaina eskukara bana jaso zuten! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urriak ekarri dizkigun egun eguzkitsuak aprobetxatuta, Umezaintzako lau urtekoak Santa Barbaran izan ziren aurreko eguaztenean. Bertan, naturarekin bat eginda, jolasean aritu ziren, besteak beste, katagorrien bila. Hamarretakoa egin ondoren, eta goiza ederto amaitzeko, Zarugaldeko parkera jaitsi ziren jolastera. Udazkena ate joka daukagun honetan, nola ez aprobetxatu, bada, hain egun ederrak! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten seigarrenez antolatu dira Haur Hezkuntzako udaleku irekiak Arizmendi Ikastolako hiru herrietan: Aretxabaletan (Basabeazpi), Arrasaten (Uribarri, Umezaintza eta Olarte) eta Eskoriatzan (Jose Arana). Uztailaren 4tik 8ra bitartean egin dira eta Arizmendi Ikastolako eta Atlhoneko lankideak izan dira arduradunak. Egitarau berezia egin dute aurtengoan ere, egun bakoitzari bere izena emanez (San Fermin […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Larunbatean, Arizmendi Ikastolako Umezaintzan (Haur Hezkuntzako gunea Arrasaten), 30 lagunetik gora elkartu ziren sexu eta genero aniztasunaren inguruko tailer baten. Bertako profesionalek eta gurasoek parte hartu zuten, eta hain zuzen ere, guraso horietako batzuk izan ziren ekimenaren bultzatzaile HHko orientatzaile Arantza Lejarraga eta bertako irakasle Marije Isasmendiren laguntzaz. Tailerra, hiru ordukoa, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Blogak erakutsi nahi du matematika beste era baten ere bizi daitekeela “Matematiketan.eus. Matematikak eskuetara” izenburuarekin argitaratu berri du Leire Arana zientzia irakasleak seme-alabekin zein ikasleekin matematika lantzeko erabilgarri izan dakigukeen bloga. Egitura samurra du: gaiak, etapak, filosofia…. Eta dagoeneko zenbait post idatzi ditu; azkenekoak, esaterako, hauexek: “Multiplo komunetako txikiena txaloka” edo […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azken asteotan, “Konfiantzaren Pedagogia, Arizmendi Ikastolaren markoa” liburuaren aurkezpena egin da bailaran eta gizartean, oro har. Orain liburua salgai dago ikastolako idazkaritzetan eta ELKAR saltokietan 19,50 euroren truke. Liburua gaztelaniaz zein euskaraz dago eta hezkuntzaz jakin-mina duten guraso eta profesionalentzat argitaratu du Arizmendi Ikastolak, eta egile nagusia Amaia Antero ikastolako Berrikuntza […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolak “Konfiantzaren Pedagogia, Arizmendi Ikastolako markoa” liburua aurkeztu du gaur goizean Basapeazpin, ikastolak Aretxabaletan duen gunean. Bertan egin den prentsaurrekoan Aitziber Arregi, lehendakaria; Iñaki Etxezarreta, zuzendari orokorra; Amaia Antero, Berrikuntza Pedagogikoen zuzendaria eta liburuaren egilea eta Eli Villar irakaslea eta liburuaren ilustratzailea izan dira. Liburu hau Konfiantzaren Pedagogiaren oinarrian dauden […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolak 23.ez antolatuko du Perretxiko Eguna Arrasaten. Igandean, urriaren 25ean, izango da herriko plazan 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Horretarako urteroko perretxiko txapelketa jarri dute abian ikastolako antolatzaileek. Ekimen honen helburu nagusiak dira ikasleengan zaletasuna sustatzea eta Euskal Herriko ekosistema ezagutzea eta errespetatzea. Taldean aurkeztu behar dira ahalik eta espezie […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Udaleku irekietan pozik ibili dira 250 haur Uztail honetan Haur Hezkuntzakoentzako udaleku irekiak ere antolatu ditu ikastolak. Basabeazpi, Jose Arana, Umezaintza eta Uribarriko guneetan egin dira 6tik 10era, eta 250 ikasle inguruk hartu dute parte. Programa borobila izan dute ikastolako txikiek, arduradunek egun bakoitza ekintza zehatz baten inguruan antolatu dutelarik (birziklapen […]