Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko ikasle nagusiek, hirugarren ziklokoek, Umezaintza eta Uribarriko ikasleei bisita egin diete asteon. Oraingoan, eskulanak egin dituzte elkarrekin; zapatilak lotzen ikasteko barne-zola edo plantilak. Lokarriak lotzen ikasteko opari bikaina! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Udaberri jaia ospatu zuten Umezaintzakoek. Urtero bezala kolorez eta musikaz bete zuten gunea, eta haurrek abestiak eta dantzak eskaini zizkieten hurbildu ziren guraso eta aitona-amonei. Horietako guraso batzuek egindako pastelak jateko aukera ere izan zen bukaeran! Udaberriari ongietorria egiteko modu paregabea! Argazkiak eta bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azkeneko bi hilabeteotan, bost urteko haurrak kirolen bueltan aritu dira, eta Kirola maite dut izeneko proiektua burutu dute. Zenbait kirol ezagutu dituzte, horien arauak zeintzuk diren, nola jolasten den etab. Horietako batzuk praktikatzeko aukera ere izan dute, eta horrez gain, bi kirolariren bisita izan dute: Iban Velasco txirrindularia eta Koldo Arruti, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, Uribarri eta Umezaintzako bost urteko haurrak Arimazubiko lehenengo zikloko ikasleei bisita egiten izan ziren. Hainbat txokotan gustura aritu ziren elkarrekin ikasle guztiak. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn ZIG gelan (Zereginen Ikaskuntzarako Gela) zazpi ikasle ditugu aurten, eta euren programan, ikastolako informatikoek emandako ordenagailuen kaxak sailkatzea eta birziklatzea dago, besteak beste. Bertako materialari Haur Hezkuntzakoek erabilera eman diezaioketela pentsatuz, aurreko astean eta honetan, Olartera eta Umezaintzara eraman dituzte. Bertako umeek gustura hartu zituzten ZIGeko ikasleak, eta eraman zuten materialari […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur zortzi, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak Umezaintzan eta Uribarrin izan ziren bertako haurrei ipuinak irakurtzen eta txotxongilo ikuskizunak eskaintzen. Txikiak aho zabalik egon ei ziren. Hara joan aurretik, Arimazubiko lau gelak nahasturik ipuinak aukeratu zituzten, prestatu eta txotxongilo saioa moldatzeko makina bat lan egin zuten. Horretaz gain, beraiek propio egindako […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joko hezitzaile bilduma bat aurkeztu du Gestionet enpresak. Eduki osoa euskaraz dago, eta arlo askotariko jolasak dira: osasuna eta higienea, ortografia, literatura, geografia, musika, mitologia…. Profesionalentzat ez ezik, Haur eta Lehen Hezkuntzako gurasoentzat ere interesgarria! Informazio gehiago.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Umezaintzan primeran ospatu dituzte aurtengo inauteriak. Egubakoitzean, nagusiek elur panpinaren mozorroa jantzi zuten (bat eginez, bide batez, eguraldiarekin) eta txikienak nahi bezala mozorrotu ziren. Batzuk zein besteak dantza eta dantza aritu ziren. Martitzenean, berriz, denetariko pertsonaiak agertu ziren gunera: sorginak, dragoiak, piratak…..eta desfile eta dantzak tarteko, merienda ederrarekin amaitu zuten eguna. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko eguenean, hilak 23, Umezaintzako lau urtekoak Izenadubara joan ziren egun pasa. Euskal mitologiaren inguruko proiektua lantzen ari direla aprobetxatuz eta heltzear dugun garaia kontuan hartuz, Olentzeroren baserria bisitatu zuten eta landutako pertsonaia mitologikoak ezagutu. Goizean goizetik haurrak poz-pozik, eta eguraldia lagun, primerako eguna pasatu zuten! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzoko arratsalde euritsuari kolore pixka bat emateko, Umezaintzan gaztaina erre eguna ospatu zuten. Bertako bi familiatako kideak etorri ziren danbolin eta guzti, eta gaztaina erre goxoak prestatu zituzten haur eta helduentzako. Haurrek errekinaren dantza egin zuten, eta hain ondo egin ei zuten, ezen horren truke gaztaina eskukara bana jaso zuten! Argazkiak.