Umezaintza gunea Arrasate

GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Danbor hotsak Arrasaten

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astebeteko prestaketa lanak egin ondoren, txapelak margotu, entseguak egin… eta  “Donostiako Martxa”, “Tatiago” eta beste hainbat abesti jotzeko elkartu ziren Umezaintzako 3-6 urte bitarteko 120 haur.  Zuzendari lanetan Pello Alzola eta Jon Merino, Umezaintzako haurra eta gurasoa, ibili ziren. San Sebastian egunean primeran jo zuten ikasitako abesti guztiak. Argazkiak.

GEHIAGO >

Haurren kalitatezko zaintza

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den larunbatean, urtarrilak 11, 0-3 foro pedagogikoaren eskutik formazio bat jaso zuten 0-3ko profesional guztiek. Guztira 40 bat pertsona elkartu ziren. Formazioa Emmi Pikler pediatra hungariarraren pedagogian oinarritu zen; haurren kalitatezko zaintzen eta mugimendu askearen inguruan. Argazkiak.

GEHIAGO >

Dinosauroen proiektuaren aurkezpena

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astearte eta ostegunean Gazteluondoko 1 mailakoak Olartera eta Umezaintzara hurbildu ziren azken hilabete honetan lantzen aritu diren Dinosaurioen inguruko aurkezpena egitera. Txalotzeko aurkezpena eta giroa sortu zuten: abesti, dantza eta guzti!!! Arratsaldean gurasoei aurkeztu zien ikasitako guztia eta txalo zaparrada artean bukaera eman zioten proiektu honi!! Gora Gazteluondoko txikiak! Olarteko eta […]

GEHIAGO >

Olentzeroren baserrian

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Umezaintzako 4 urteko haurrak Olentzeroren Baserrira joan dira bisitan. Bertan, Lamiekin, Basajaunekin, Sorginekin, Tartaloekin… jolastu ondoren Olentzerorekin solasean ibili ziren. Eguraldi ederra izan zuten kanpoko parkean ere disfrutatzeko. Egun ahaztezina pasatu zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Heldu da uzta

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Umezaintzako 4 urteko lagunak ortua eta negutegiaren proiektua lantzen ari dira, negutegia prestatu, hainbat letxuga, porru, zarba, berakatz…. landatu eta zaindu ondoren, heldu da jasotzeko ordua. Aste honetan letxuga jaso eta jan dituzte. Ederrak benetan! Argazkiak.

GEHIAGO >

Irakurketa eta idazketa Haur Hezkuntzan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzako 3-6 bitarteko hezitzaileek irakurketa eta idazketa formazioa jaso dute. Agurtzane Mujikak, HHko Berrikuntza Pedagogiako zuzendariak, izan du ikastaroa emateko ardura. Hiru orduko saioa izan zen. Lehenengo zatia teorikoa eta bigarrena praktikoa. Helburua, Konfiantzaren Pedagogiarekin koherentea den irakurketa-idazketa proposamena garatzea eta adostea eta gune bakoitzean nola gauzatuko den irudikatzea.

GEHIAGO >

Arrasate ezagutzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azken bi hilabetetan Umezaintzako 5 urteko haurrak “Arrasate, gure herria” proiektua lantzen aritu dira. Herrira hainbat irteera egin dituzte Arrasateko lekuak eta kultura ezagutzeko. Aldi berean, arrasatear batzuen bisitak ere izan dituzte, Jose Mari Velez de Mendizabal idazlearena eta Aitor Fernandez futbol atezainarena, alegia. Jose Marik, bere jakintasunetik, Arrasateren bilakaera aspaldiko […]

GEHIAGO >

Euskal Herriko jaiak eta ohiturak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskal Herriko leku ezberdinetako jai eta ohituren inguruko abesti eta dantzak izan zituzten ikusgai Umezaintzan. Mauleko Pastoraletik hasi, Arrasateko San Juanetako danborradatik pasa, Bilbon Mari Jaiarekin dantzan ibili, Donostiako piratekin abordatzera, Gasteizen Zeledona eta Zeledonekin jira biran, Iruñako jota nafarrekin goxatu eta Arrasaten San Juanetan Errementari dantzarekin amaitu. Hau festa giroa […]

GEHIAGO >

Musikaz blai

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehen arratsaldean, musika eskolako hainbat irakasle eta ikasle joan ziren Arimazubiko aretora. Bertan, LHko lehenengo eta bigarren ziklokoak, Uribarriko 5 urtekoak eta Umezaintzako 5 urtekoak egon ziren. Instrumentu desberdinak erakutsi zizkieten eta ikasle batzuk instrumentu horiek probatzeko aukera ere izan zuten. Bestalde, musika talde horretan, Arimazubiko 4. mailako bi ikasle ere […]

GEHIAGO >

Aratusteak 2019

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostegun gizenean edo eguen zurian eman genion hasiera Aratusteei Basabeazpiko txarangarekin. Hemendik aurrera irudimena eta jai giroa. Jose Aranakoak, Almenekoekin batera, Urdeilardero ospatu zuten. Eskoriatzako kaleetan abestu ondoren herriko plazan amaitu zuten txistorra jaten. Almenekoak nonahi ibili dira: Aretxabaletan Basabeazpikoekin, Eskoriatzan Jose Aranakoekin eta Almenen bertan. Txaranga bagenuela eta zirkua ere […]

GEHIAGO >